2019/2

Jende asko batu du Markina-Xemeingo Zuhaitz, Landare eta Baserri Tresneria Azokak

Aspaldiko partez, Plazaberripean egin ordez, zelaian egin dute otsaileko bigarren zapatuko azoka ezaguna. Toki berrian gustura egon dira saltzaileak.

Nekane Akarregi irrintzilaria, Ondarroako Zapato Azulean.

Ondarroa eta Bermeoko irrintzilarien lekukotzak jaso dituzte 'Erraiak' dokumentalean

Nekane Akarregi ondarrutarrak eta Mikel Iruskieta eta Marisa Uriarte bermeotarrek irrintziagaz daukaten harremana azaldu dute 'Erraiak' produkzioan; esperientziak Euskal Herriko hainbat irrintzilarigaz kontaktuan jartzeko aukera eman die

Ana Martinez eta Elaxar Lersundi
Ekai Lersundiren gurasoak

Ana Martinez eta Elaxar Lersundi: "Gure nahia da trantsizio prozesua erabat despatologizatzea"

Ekai Lersundiren heriotzak gizartearen kontzientzia astindu zuen iaz. Ordutik, hainbat aldaketa eman badira ere, egoera normalizatzeko oraindik ere asko dagoela egiteko diote haren gurasoek.

Kalean da Nabil talde lekeitiarraren bosgarren diskoa: 'Eter'

Kolaborazio askogaz, taldeak aurreko lau diskoetako abestiak birgrabatu ditu. Diska bakoitzetik 3 abesti hartu dituzte. Hala, 12 abestik osatzen dute 'Eter'. Diskoa Lekeition aurkeztuko dute otsailaren 16an, 19:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan.

Gernikako arbolaren kimua landatu dute Lekeitioko Azkue Ikastolan

Gernikako haritzaren oinordekoa landatu dutela bermatzeko ziurtagiria eman dio Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak Ainara Ikaran Azkue Ikastolako presidenteari.

Lea Artibai Ikastetxea Basque Culinary Center

Lea Artibai Ikastetxeak eta Basque Culinary Centerrek lankidetza proiektu bat egin dute

Lea Artibai Ikastetxeko hamar ikaslek eta Basque Culinary Centerreko 39 ikaslek elikagai berritzaileak sortzeko aholkularitza gastro-teknologikoan oinarritutako ariketa erreala egin dute.

Ibon Aldazabal ospitalean. Argazkia: Jai Alai News

Ebakuntza egin diote Ibon Aldazabal puntista berriatuarrari

Atzelari berriatuarra datorren hilabetean kantxara bueltatzeko moduan egongo dela espero du Jai Alaik

Gehiago