Azkenean Jaurlaritzak gaur [maiatzak 15] arratsaldean argitaratu du buletina, ez 12:00-13:00 bitartean, orain arte egin modura. Horren arabera, azken 48 orduetan Lea-Artibai eta Mutriku mailan positibo kasu berri bat erregistratu dute, Mendexan. Bestetik, deskonfinamendurako Zaintza eta Kontrol Plana jarri dutela abian esan dute.
'Elkartasunez Berton' kanpaina lagunduko du udalak, eta osasun materiala bermatuko die herriko komertzio guztiei.
Bizum bidez 20 euroko bidalketa egin eta 5 euroko saria lortuko dute lehenengo 900 bizum egileek.
Atzo [maiatzak 14] Itzubaltzetako eta Gasteizko kaleratzeen aurka agertzeko elkarretaratzea egin zuten Eskolapean. Bihar [maiatzak 16], ostera, Patxi Ruiz presoari elkartasuna agertzeko elkarretaratzea egingo dute, 20:30ean Eskolapean.
Maiatzaren 18tik 24ra bitartean eguneko emanaldi bat eskainiko dute, Facebook, Instagram eta Youtube Live bidez. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira.
Lea Ibarreko herrien ospakizuna hiru urterik behin egiten da. Eta aurten egingo ez denez, ospakizuna datorren urtera atzeratzea aztertzen ari da Lea Ibarreko Mankomunitatea, baina oraindik ez dago zehaztuta.
HITZAk abiarazitako atal berriaren lehenengo ekimena zozketa bat izango da. Herritarrek maiatzaren 15etik 28ko 12:00ak arte parte hartu dezakete. Hemen jarraitu beharreko pausoak!