Ondarroako Danonartin elkartearen janari bilketa berezia

Herritarren erosmen ahalmena apaldu dela nabaritu dute Ondarroako janari bilketa berezian

Danonartin elkarteak atzo arratsaldean eta gaur goizean egin du bilketa, premia gehien dutenei laguntzeko. Jatorduak bete ahal izateko elikagaiak eman dituzte batez ere herritarrek.

Beñat Etxabek zuzendu du Mutrikuko Musika Bandaren Santa Zeziliko kontzertua

Santa Zezilik musikaz girotu du zapatu euritsua

Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun gaur [azaroak 19] hasi dira musikarien eguna ospatzen. Beñat Etxaberen gidaritzapean eman du kontzertua Mutrikuko Musika Bandak, komentu bete jenderen aurrean.

Hirugarren Euskaraldiaren hasiera, Ondarroan

Kulturari udazkeneko aterpea eraiki diote Munitibarren

Gaurtik abenduaren 16ra arte, Munitibarko herritarrek Udazkeneko Agendaz gozatzeko aukera izango dute, denetariko kultur egitasmoz osatuta.

Gababus zerbitzuak 4.710 erabiltzaile izan ditu 2022ko udan

Azken bi urteetan geldituta egon ondoren, parte hartzen duten udalek “positibotzat” jo dute aurtengo zerbitzua.

Hondakin organikoekin sortutako konposta banatuko dute astelehenean Mutrikun

Eulogio Ulazia kalean egingo dute konpostaren banaketa, 09:30etik 13:00etara. Lorontzi biodegradagarri txiki bat ere emango dutela esan du Debabarreneko Mankomunitateak.

Errigoraren kanpainagaz bat egin dute Markina BHIk, Bekobenta eskolak eta guraso elkarteak

Gaur [urriak 26] saskiak erosteko deia egin nahi izan diote eskola komunitate osoari.

Hizkuntza ohiturei buruzko sormen lanak ondu dituzte arnasguneetako ehunka gaztek Arnasetik lehiaketan

Bideo sormen lehiaketaren LHko 5. eta 6. mailei dagokien kategoriako finalisten artean daude Berriatuko Eskolako ikasleak. Barikuan (urriak 28) banatuko dituzte sariak, Villabona-Amasan.

Ibilaldiaren lehenengo ekimena, jendetsu bezain girotsu

50 lagunek parte hartu dute Ibilaldia 2023 ekimenaren baitan herrian antolatutako lehenengo ekimenean.

Arimen Gaba ospatu dute bigarrengoz, Ondarroan, euskal ohitura paganoa berreskuratzeko

Lekeitioko Herri Eskolak Katu Beltza eguna berreskuratu nahi du

Urriaren 31n hainbat ekintza antolatu dituzte “daukanak ez daukanari ematea gogoan izan” lelopean.

Lea-Artibiko jubilauen herri arteko topaketa 2022

200 jubilatu baino gehiagok parte hartu dute herri arteko topaketan

Etxebarriko, Berriatuko, Markina-Xemeingo eta Ziortza-Bolibarkoek zapatuan [urriak 22] irteera egin zuten.

11 herritarrek parte hartu dute perretxikoen mundua ezagutzeko Lekeitioko irteeran

Parte hartzaile gehienak ez zirela Lekeitioko Denboraren Bankuko kideak esan dute, baina irteera amaitu eta gero, denek Denboraren Bankuko kide aktibo izateko izena eman zuten.

'Haurren hizkuntza portaerei eragiteko bidea' hitzaldia, Mutrikuko Zabielen

Bihar [urriak 25] izango da hitzaldia, 18:00etan, Zabiel kultur etxean.

Gehiago