Lea-Artibaiko turismoa %25 hazi da aurten

Bizkaiko Foru Aldundiak udako turismo datuak argitaratu ditu. Aurtengo datuak 2019ko udagaz alderatu dituzte, pandemia dela eta 2020an eta 2021ean mugikortasuna mugatuta zegoelako. Ezkerraldean erregistratu dute bisita igoera handiena (%27,6).

Adin ezberdinetako emakumeak oinez egiteko elkartu dira Lekeition

Lekeitioko Udaleko Emakumea eta Berdintasuna batzordeak antolatuta Emakumeen Ibilaldia egin zen zapatuan [urriak 1]. 27 emakume animatu ziren parte hartzera.

Urriaren 17an amaitzen da Mutrikulan diru laguntza eskatzeko epea

Enpresa proiektu berrien sustapenaz gain, enpleguaren sustapena ere diruz lagunduko da.

Irastorzaren agur finalean jokatuko du Erkiagak

Erkiaga-Irastorza eta Barandika-Lopez dira Hondarribia Grand Slameko finalean elkarren kontra neurtuko diren bikoteak.

Punta-puntako kultur emanaldiekin beteko dira Markina-Xemeingo kaleak

Markina-Xemeingo Arte Eszenikoen hirugarren jaialdia antolatu du Udalak Uhagon kulturguneagaz elkarlanean. 'Hondamendia' antzezlanaren estreinaldiagaz edota Joseba Sarrionaindia eta Ines Osinagaren berba eta kantuekin gozatzeko aukera edukiko dute besteak beste, markina-xemeindarrek eta inguruetako bizilagunek.

Winter Series PRO-AMeko hurrengo jardunaldia, barikuan

Jai Alai Winter Series PRO-AM txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte barikuan, Berriatuko Mendibarren pilotalekuan. Arbe-Lekue eta Gonzalez-Manzisidor bikoteak dira hautagaiak.

Arrillaga, Astigarraga, Elorza eta Larrañaga, nagusi Arretxinagako Txara Trail lasterketan

Kirola izan zen ekimen nagusietako bat Sanmigel jaien azken egunean. I. Txara Trail mendi-lasterketak eta martxak eta Beteranoen futbol partidak jokatu ziren atzo [urriak 2] goizean.

Markina-Xemeingo Karmen jaietako kartel lehiaketa martxan dago

Bi maila bereizi ditu udalak eta lanak aurkezteko epea ekainaren 8an amaituko da.

Euskal dantzatik feminismora tailerra, Etxelilan

Ekainaren 3an, 17:30ean, Etxelilan burutuko da, eta Karla Agirre Aranburu eta Amaia Marin Zabala izango dira bideratzaileak.

Lekeitioko Eskolako patioan estalki finkoa jarriko dute

Lanetako lehen fasea udan hasiko dute eta bigarrena datorren udan.

Ibiltariz bete dira Lekeitio inguruak

863 lagunek egin dute aurten Lekeitio-Lekeitio mendi martxa. Argazkiak zabaldu ditu Lekeitioko Udalak.

Amaitzear da Aulestiko danborradan izena emateko epea

Parte hartu nahi dutenek bihar [maiatzak 20] izango dute azken aukera. Ekainaren 26an zeharkatuko ditu kaleak Aulestiko danborradak.

Neurologiari buruzko hitzaldia, Zientziaren Giltzak Elkartearen eskutik

'Vida despues de la muerte (de las neuronas)' neurologiari buruzko hitzaldia eskainiko dute Amanda Sierra, Mar Marquez eta Marta Pereira ikertzaileek, astelehenean [maiatzak 23],  18:30ean, Beikozinan.

Kaleka jaialdian parte hartzeko bolondres bila dabil

Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia uztailaren 8tik 10era izango da.

Udabarriko bidaia Errioxara egingo du Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak

Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago maiatzaren 25era arte, elkarteko egoitzan

Gehiago