
Tenperaturek markak hautsi dituzte asteburuan, atzo [uztailak 18] batez ere.

Abuztuaren 4an bisita tailerrak, hitzaldiak eta bisita gidatuak eta birtualak egingo dituzte.

Bazkidetza kanpaina martxan dago uztailaren 31ra arte, eta aurreratu dutenez, hitzaldiak, irteerak eta ikastaroak eskainiko dituzte.

Markina-Xemeinek Baztanen kontrakoa irabazi du, eta, hortaz, Euskadiko herriarteko esku pilota finala jokatuko du. Finalean Oiartzunen kontra lehiatuko dira, eta norgehiagoka hilaren 24an izango da, Zumarragan.

Jolasteko aukerak nahieran dituzte umeek gaur [uztailak 18] egun osoan Alarabi erre aurretik.

Iñaki Salaberria eta Ana Vega izan ziren denborarik onenak lortuaz, memorialaren garaile izendatu zirenak. Eguna borobildu zuen igerilari talde batek egindako omenaldi bereziak.

Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak Markina-Xemein Jai Alai Grand Slam txapelketa irabazi dute, Jean Dominique Olharan eta Nicolas Etxeto finalean menperatuta. Gazte mailan Eñaut Urreisti eta Mikel Manzisidor izan dira garaileak. Uni frontoia jendez lepo agertu da finalean, eta jai giroa izan da nagusi.

2005ean edo 2006an jaiotako gazteek parte hartu ahalko dute egitasmoan.

Markina-Xemeingo Helduen III. Trikitixa Txapelketak eguna dauka dagoeneko: maiatzaren 14a. Izena emateko epea zabaldu dute, gaurtik hasita otsailaren 28ra arte izango da.

Hiru lekeitiarrak dira, lau markina-xemeindarrak, bi mutrikuarrak eta bost ondarrutarrak.

Gaztelaniazko saioan izango da Izagirre. Idazle donostiarraren 'Potosi' liburua landuko dute.

Maiatzaren 27an animaliak eduki eta babesteko udal ordenantza arautzailea onartu zuen udalbatzak, eta horren arabera, txakurrak erroldatzeko derrigortasuna dagoela gogorarazi dute.

Asteburuan kintxopeko probak lehiatuko dituzte eta astelehenean eta martitzenean gainontzekoak.