
Hiru eguneko egitaraua osatu dute eta eguaztenean [maiatzak 29] hasiko dira hitzaldiak. Dronen tailerrean parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute.

Bikote harremanak hizketagai hartuta gai desberdinak landuko dituzte Mutrikun ekainaren 6an [eguena] burutuko den hitzaldian. Gutxienez hamar partaidek eman beharko dute izena hitzaldia aurrera eraman ahal izateko.

Neguan zehar auzolanean frontoia zabaldu ostean, herriko kaleetara irten ziren zapatuan [maiatzak 25] bertan ibili diren ume eta gurasoak.

Emakumezkoen pilota partidei ikusgarritasuna emateko asmoz, atzo [maiatzak 26] eskualdeko eta inguruetako emakumezko pilotariek binakako bi partida jokatu zituzten Ziortza-Bolibarren.

Mutrikuarrak, Daniatik itzuli eta gero, Lekeitioko eta Zumaiako Master Seriesak jokatu ditu, baita Iparraldean eta Bilboko zein Markina-Xemeingo atarikoak ere.

Gaur [maiatzak 25] Isuntza 5. izan da eta Ondarroa 8. Osertz Aldai “gustora” agertu da taldeak egindako estropadagaz.

Gaur [maiatzak 25] Ondarroako Txirrimorraski ODLTren 35. urteurren jaialdia ospatzen ari dira, gaueko ordu txikietara arte luzatuko dena.

Parkeko Guneko kideek San Antolin jaietara begira parkeko banda herrikoia sortu dute. Balorazio "oso positiboa" egin dute antolatzaileek. Laguntza bonoak salgai daude oraindik ere, Eskolapeko botikan.

Domeka goizean [maiatzak 26] Iñigo Egiluz aretoan kokatuko dute. Izena eman beharra dago.

Atzo [maiatzak 19] Olazar Kultur Elkarteak antolatutako dastaketa eta altxorraren bila jolasa eduki zuten herritarrek.

San Isidro ospatu zuten atzo [maiatzak 19] mendexarrek eta erantzun ederra izan zuen jaiak. Eguraldia lagun edukita jende asko hurbildu zen herrira.

Maiatzaren 26ra bitartean egongo da lanak aurkezteko aukera.

Domekan [maiatzak 19] 11:00etan egingo dute aurkezpena idazle eta bertsolariagaz.

Izena eman nahi dutenek 08:30ean egon beharko dute herriko plazan; izen emateak 10 euro balio du.

Markina-Xemeigno Bateratze Guraso Elkarteak zirku ikastaroa antolatu du. Zapatuan [maiatzak 18] 16:30ean elkartuko dira Bekobentako gimnasioan, bi orduz. Edonork parte hartu dezake.