
Markina-Xemeingo eta Etxebarriko hamabi tabernek parte hartuko dute aurten. Apirilaren 10etik 13ra egongo da pintxoak dastatzeko aukera, goiz nahiz arratsalde.

Sestaoko uretan lehiatu den Bizkaiko Batel Txapelketan aritu dira Lea-Artibaiko arraunlariak asteburuan. Isuntza haur eta kimu kategorietan nagusitu da; Ondarroa, berriz, gazte, kadete eta emakumezkoen absolutu mailan.

Urreisti-Lekerika eta Ortiz de Mendibil-Watkins bikoteak Lekeitio Master Series txapelketaren finaletara sailkatu dira. Zapatuan [apirilak 12] jokatuko dituzte bigarrenak: Araskitain-Aldazabal Mugartegi-Otañoren aurka eta Erkiaga-Gorka Johan-Del Rioren kontra.

2023ko irabazleek berriro irabazi dute Beteranoen XIX. Trinkete Txapelketa, 30 eta 18 Rober eta Egaña mendean hartuta. Hirugarren postuan Jaunarena eta Mendez geratu dira, eta laugarrenean, Izei eta Martxel lekeitiarrak.

Loren Arkotxa Meabebasterretxea Ondarroako alkatea izan zen hiru agintalditan, baita Udalbiltzako lehenengo lehendakaria ere.

Seinaleztatuta, margotuta, hesiak ipinita eta argiztapenagaz zabaldu dute desbideratzea.

Eguraldi ona lagun, jende ugari erakarri du Mutrikuko Berdel Egunak. Zazpi pintxo dastatzeko aukera egon da portuan, berdel erreaz eta marmitakoaz gain; 20.000 pintxo inguru prestatu dituzte.