Mutriku

Mutrikuko gazteak, inoiz baino biziago

Mutrikuko Bizixo Jai Konpartsak Gure Ametsa Dantza Taldea omendu du Gazte Egunean.

Markina-Xemein

Oldarraldiaren aurrean, euskararen "lege babesa"

Espainiako Auztegi Gorenak asteon plazaratutako hizkuntza "koofizialen lehentasun ezaren" epaia salatu dute gaur [uztailak 19] herritarrek, eta euskararentzako "berehalako justizia deialdia" luzatu dute.

Alex Uriarte Atxikallende / Aintzina Monasterio Maguregi
Mutrikuko

Ozen eta argi aldarrikatuz, askotariko jai bizien aldeko apustua eginez

Mutrikuarrak gogotsu hartzen dituzten datetan murgiltzear daude: Malen jaietan. Ohikoa baino lehenago hasiko dira Mutriku kolorez jantziko duten jaiak; uztailaren 21ean hasi ordez, bihar hasiko baita festa giroa. Aurtengo kamiseten kolore zein leloa gaur arratsaldera arte jakiterik ez dagoen arren, Bizixo Jai Konpartsako kideek gazteei dei zuzena egingo dien leloa izango dela aurreratu dute.

Leire Elezgarai Rodrigez, Itziar Galdos Beitia eta Karmele Andonegi Illarramendi

"Errotutako tradizioekin apurtzeko ordua da"

Mutrikuko Malen Txiki eguneko umeen danborradaren antolatzaileak dira Karmele Andonegi Illarramendi eta Itziar Galdos Beitia, eta danborrada antolatzen duen Hogar del Marinero elkarteko lehendakaria da Leire Elezgarai Rodrigez. Danborradaren garrantziaz eta aldaketen beharraz jardun dira.

Gure Ametsa dantza taldearen 60. urteurrena
Irene Galarraga Arrieta eta Idoia Basterretxea Esnaola

Gure Ametsa dantza taldea: "Gaur bezalako osasuntsu jarraitu nahi dugu beste hamar urtez"

Kultur ekitaldi nahiz jaiegunetan presentzia handia dute Gure Ametsa Dantza Taldekoek Mutrikun, eta duela 60 urte taldea sortu zutenetik gaur arteko bidea beti erraza izan ez den arren, "osasuntsu" dago taldea. 60. urteurreneko ekitaldia atzean utzita, "lasai" aterako dira herritarrekin batera dantzan egitera Malen jaietako larrain dantzan.

Uema adierazpena euskara epaia

Espainiako Auzitegi Gorenaren euskararen aurkako erabakiaren kontra elkarretaratzeak deitu dituzte

‘Euskararekin bat’ lelopean, zapatuan [uztailak 19] 12:00etan herri bakoitzeko udaletxearen aurrean elkartzeko deia egin du Uemak.

Ispasterko Santiago eta Santa Ana Jaiak

Ekintzaz josita datoz Santiago eta Santa Ana jaiak

Etxebarrian nahiz Ispasterren uztailaren 24an emango diete hasiera ofiziala jaiei, ekintzak asteburu honetan hasiko diren arren. 24tik aurrera, besteren artean, musika eskaintza ugaria egongo da bi herrietan, Gozategi, Zilibito Records eta 48280 taldeak, esaterako. Bestalako kultur nahiz kirol ekintzak ere ez dira faltako.

Nere Erkiaga, 'Hil Arte Bizi' tailerren sortzailea.

Bigarren aldiz antolatu dute ‘Hil arte Bizi’ egitasmoa Markina-Xemeinen

2023an lehen aldiz egin ostean, eguaztenean [apirilak 9] bigarreneko aurkezpen hitzaldia egingo dute.

Euskoopaldian elkartu ziren Maier, Burdinola, Kide, Cikautxo eta Eika, Eikan bertan

Eskualdeko kooperatibek hamaikakoa aurkeztu dute

Euskaraldiagaz bat egin eta Euskoopaldia topaketa ospatu dute Maier, Burdinola, Kide, Cikautxo eta Eika kooperatibek, giro "atsegin eta parte hartzailean".

Mutrikun ospatuko den Euskal Ezkontzako bazkarian izena emateko epea zabalik dago

Maiatzaren 31n [zapatua] ospatuko da Euskal Ezkontza Mutrikun, eta bazkarian izena emateko aukera apirilaren 30era [eguaztena] arte egongo da.

Energia berriztagarrien komunitatea sortzeko lehenengo batzarra, Lekeition

Lekeitioko energia berriztagarrien komunitateko lan taldeak egingo dituzte eguaztenean

Komunitatearen helburuak eta balioak finkatuta, energia komunitatea sortzeko hurrengo pausuak ematen hasiko dira lekeitiarrak; etzi [apirilak 9] 18:30ean egingo dute hurrengo bilera, kultur etxean.

Buruarinak egiteko tailerra egongo da Lekeition

Apirilaren 12an izango da tailerra. Parte hartzeko sarrera erosi beharko da, apirilaren 8an edo 9an.

Ludovoc Ladutxe Lekeition
Gehiago