Txapela buruan eta txokolatea ahoan: Berriatuko, Ziortza-Bolibarko eta Aulestiko auzoak jaiez beteko dira asteburuan

Berriatuko, Ziortza-Bolibarko eta Aulestiko auzoek jai giro bizia izango dute asteburuan, herri kirolak, musika, txapelketak eta herri bazkariak protagonista direla.

Barikuan ospatuko dute ume sahararrei ongietorria emateko jaia

Barikuan [uztailak 18] Ondarroako Alamedan ospatuko dute jaia, 17:30etik aurrera. Guztira, hamar ume saharar etorriko dira Ondarroa eta inguruko herrietara.

Karmen Eguna Markina-Xemeinen, Zerutxu dantza taldea

Urteroko ekintzek ez dute hutsik egin Karmen Egunean

Urtero bezala, Goikoportala jendez bete da Zerutxu dantza taldearen aurreskua ikusteko. Ostean, Euskadi Brass Band taldearen kontzertua entzuteko aukera egon da, eta baita VII. Eixu azokagaz gozatzeko aukera ere. Arratsaldean zesta partidak eta bertso saioa egongo dira.

Ondarroako Mamarrazokan izena emateko epea zabalik dago abuztuaren 9ra arte

Ondarroako Andra Mari jaietako sortzaileen azoka den Mamarrazokan izena emateko epea zabaldu du Onoren txosna batzordeak. Aurten, Kafeko Atzean jarriko dute azoka.

Elena Fernandez Iturriozen memoriala lehiatuko da zapatuan Ondarroan

Zapatuan [uztailak 19] egingo da Elena Fernandez Iturriozen omenezko itsas zeharkaldia Ondarroan. Egunean bertan izena emateko aukera egongo da.

Lea Ibarran Lagunkoiaren bilera

Lea Ibarrako Lagunkoia taldea berraktibatuta itzuli da

Otsailaz geroztik Gizaburuagan elkartzen dira hilean behin eta bi lan ildo estrategiko ari dira lantzen.

Finalistak, argitze bidean

Ihart Arakistain-Oaia Otaño eta Xabier Barandika-Ion Ibarluzea bikoteak gailendu dira Mutriku Master Series txapelketaren lehen jardunaldian.

Trinkete txapelketako bigarren finalaurrekoa

Lander-Foster eta Rober-Egaña, trinkete finaleko protagonistak

Domekan [apirilak 6] finalagaz gain, hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko dute.

Lekeitioko portuak hartuko du Gazte Duatloia

Zapatuan [apirilak 5] 12:00etatik aurrera egingo dute Garraitz Kirol Taldeak antolatutako duatloia.

Irabazleak eta Etxebarriko Udaleko ordezkariak, mantarekin. Argazkia: Etxebarriko Udala.

17 parte hartzaile izango ditu Pazkoetako 70. idi probek

Barikuan [apirilak 4] hasiko dira eta martitzenera arte [apirilak 8] egingo dituzte saioak bost txandatan.

Markina-Xemeingo Udala Hobeki elkartera batu da

Hobeki elkarteak hondakinen kudeaketa jasangarri eta arduratsua bultzatzen du.

Donejakue bideko aterpetxean gaua igaro duten bisitarien kopurua %7,4 igo da

Martitzenean [apirilak1] zabaldu zuten Markina-Xemeingo Donejakue bideko aterpetxea, eta hala egongo da urriaren amaierara bitartean. Iaz 7.165 pertsona hartu zituen.

Lekeitioko organoa zaharberritzeko dirua lortzeko kontzertua

Lekeitioko basilikako organoa zaharberritzeko elkarlanean dihardute herritarrek

Joan den zapatuan [martxoak 29] hainbat musikarik kontzertua eskaini zuten zaharberritzerako dirua eskuratzeko. Ekarpen ekonomikoak egiteko bideak zabaldu dituzte.

Berriatuko jaialdi solidarioa 2025

5.777 euro bildu dituzte Berriatuko III. Jaialdi Solidarioan

Zapatuan [martxoak 29] bildutako dirua Leuzemiaren aurkako Josep Carreras Fundazioarentzako bideratuko dute.

Mutrikuko Arku Gain Elkarteak jaso du aurtengo Berdel Aipamena

Mutrikuko itsas ondarea "zaintzeko eta balioan jartzeko" egindako lanagatik jaso du Arku Gain Elkarteak aurtengo Berdel Aipamena. Ekitaldia barikuan [martxoak 28] ospatu zen, Zabiel Kultur Etxean.

Gehiago