
Aurrera Eguna ospatzen ari dira ondarrutarrak gaur, eta Zaldupe futbol zelaiaren eraikin berria inauguratu dute eguerdian. Bertan, Jose Aranguena eta Miren Arantzamendi omendu dituzte. Ondoren, II. Euskal Herriko Kukaña Txapelketa lehiatu dute, eta Danel Urkiagak jantzi du txapela.

Suspertze Digitala 2025 programaren baitan antolatu zen saioak Adimen Artifizialak ekoizpen denboren kalkulua eta tailerraren kudeaketa integrala hobetzeko duen ahalmena izan zuen ardatz.

Txarra kanporatzeko eta onari ongietorria emateko prest daude eskualdeko auzoak; musika, jana, kirola, baina batez ere, giro ona nagusituko dira asteburuan zehar hamaika txokotan.

Taldea izatetik, bakarkako proiektua izatera pasa zen Nabil, eta atzera ere talde formatua berreskuratu nahi izan du Unai Egia musikari lekeitiarrak. Bera dago abestien letra nahiz doinuen sorkuntzaren atzean, eta zortzigarren diskoa du esku artean: 'Loraila'. Bihar arratsaldean aurkeztuko dute diskoa Lekeition.

Gaur [ekainak 20] emango diote hasiera San Joan jaiei Aulestin, Gazte Egunagaz. Eguaztenera arte [ekainak 25] luzatuko dituzte jaiak, eta festa giroa ziurtatuta egongo da.

Zapatuan [ekainak 21] hasiko dira jaiak, eta ez dute etenik izango ekainaren 25era arte. Zapatuko herri bazkarian, esaterako, 190 lagun inguru elkartuko dira; gauean Luhartz erromeria egongo da.

Eusko Jaurlaritzak onartutako arauak ez du Europaren babes-helburuekin bat egiten, Arartekoaren arabera. Eguzkik uste du dekretuak "erregelamenduari izkin" egiten diola.

Martxoaren 28ra arte aurkeztu daitezke lanak. Aurten, berritasun modura, 2.500 euroko saria irabaziko du idazlanik onenak.

Beti Jai jubilatuen elkarteak antolatu du bisita; eguenean [otsailak 27] egingo dute, 16:45ean.

Euskorpora elkarteak Euskorpus ekimena garatuko du, besteak beste, adimen artifizialaren potentziala euskararen zerbitzura jartzeko. Proiektua hiru fase nagusitan egingo dutela azaldu dute.

Agurainen ospatu den Eudelen 57. Batzar Orokorrean egon dira Ispaster, Berriatua, Aulesti, Etxebarria, Lekeitio, Mutriku eta Ziortza Bolibarko alkateak.

Arrazoi pertsonalak medio, Rober-Egaña eta Jaunarena-Etxezarraga bikoteen arteko lehia bertan behera geratu da; aste honetan jokatuko dute partida, seigarren jardunaldiagaz batera.

Guztira zazpi partida jokatu dituzte, eta horietako hainbat, tanto gutxiren aldeagaz irabazi dituzte. Eguenean hasiko dute hamargarren jardunaldia; inauterien ondorioz bi partida jokatuko dituzte.

Gaur [otsailak 21] jokatuko dute bigarren finalaurrekoa Aritz Erkiagak eta Mikel Mantzisidorrek Xabi Barandika eta Unai Lekerikaren aurka. Finala ETB1etik emango dute.