
Europako gaztagintza artisauaren epizentro bilakatuko da Markina-Xemein urriaren 19tik 24ra. Euskal Herriko gaztagintzaren errealitatea eta bilakaera ezagutarazteko hamaika ekintza antolatu ditu Esneki Zentroak.

Eskoziako Enduro Txapelketa (SES) irabazi berri du Nagore Elu Arantzamendi ondarrutarrak, lau probetan garaipena eskuratuta. Orain, datozen erronketan jarri du begirada. Horrez gain, Neurozientzia arloko ikerlaria ere bada, eta egunerokotasunean kirola eta lanaren arteko oreka aurkitzearen garrantzia ere azpimarratu du.

Euskal Zine Bileran estreinatuko duten Antzarra zerumugan dokumentalak Lekeitioko antzar jokoa bakarra den ala ez hausnartzera behartuko ditu ikusleak.

Azaroaren 1era arte egongo da argazkiak eta marrazkiak bidaltzeko aukera. "Herri txikiak bizirik" izango da irudien jarraitu beharreko gaia.