
PCR bidez 8 positibo baieztatu zituzten atzo [ekainak 22]: 4 Gipuzkoan, 3 Bizkaian (bat Lekeition) eta 1 Araban. Guztira, pandemia hasi zenetik, Lea-Artibain eta Mutrikun 104 positibo erregistratu dira. Hildakoei dagokienez, eskualdean 7 herritar hil dira COVID-19aren ondorioz.

Azken orduetan Bizkaian baieztatutako hiru positiboetako bat Lekeition atzeman dute.

Galerak jasan dituzten Gizarte Ekonomiako enpresei zuzendutako eta enpresen prestakuntza ekintzei bideratutako diru laguntzak iragarri dituzte.

Sei lagun batu ahalko dira gehienez leku bakoitzean. Goizez egongo da martxan zerbitzua.

Gauerdian alarma egoera indargabetuta geratu da. Momentu horretatik aurrera normaltasun berria sartu da indarrean, eta, horrekin batera, Nekane Murga Osasun Sailburuaren Agindua sartu da indarrean, prebentzio, zaintza eta kontrol neurriak zehazten dituena.

Igerilekuak eta muskulazio gela zabalduko dituzte. Aurretiaz ordua hartu beharko dute erabiltzaileek.

Begiraleek prebentziorako ikastaro bat egin beharko dute, eta Internet bidez egiteko ikastaroa antolatu dute. Izena emateko epea zabaldu dute gaur, eta Gazteen Euskal Behatokiaren bitartez bideratuko da hori.

Atzo [abenduak 7] 2 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutriku mailan. Hain justu, kasu berri biak Berriatuan erregistratu zituzten. Gainontzeko herrietan ez dute kasu berririk atzeman. Gaur gaurkoz, Lekeitio eta Mutriku daude gune horian, eta Ondarroak laranjan egoten jarraitzen du.

Atzo [abenduak 3] egindako azterketetan Lea-Artibai eta Mutriku osoan intzidentzia mailak behera egin duela ondorioztatu zuten; Lekeition nabarmen jaitsi da intzidentzia tasa. Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Mutrikun erregistratu dituzte kasu berriak.

Eguaztenean egingo dute LABIren bilera, eta horretan erabakiko dute Gabonetako neurriak nola beteko dituen. Madrilek erkidegoekin adostutako irizpide orokorrak egokitzeko aukera daukate, betiere murriztaileagoak badira.

Atzo [abenduak 2] egindako azterketetan 9 positibo berri erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 5 Ondarroan eta 4 Mutrikun. Beraz, gainerako herrietan intzidentzia mailak behera egiten jarraitzen duen bitartean, bi herri horietan azken orduan tasak gora egin du.

Azken 24 orduetan Lea-Artibai eta Mutrikun kasu berrien intzidentzia maila jaitsi egin da. Hala, Lekeitio 100.000 biztanleko 289,82ko tasa edukitzera pasatu da; 300 azpitik dagoenez, gune laranjatik horira pasatu da. Oro har, atzo [abenduak 1] 3 kasu berri erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun.

Atzo [azaroak 26] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: Ondarroa (4), Mutriku (2) eta Lekeitio (1). Mutrikuk eta Ondarroak gune gorrian egoten jarraitzen dute, 100.000 biztanleko 562,43ko eta 512,22ko tasarekin, hurrenez hurren. Lekeitiok gune laranjan egoten jarraitzen du.

Atzo [azaroak 23] erregistratutako datuetan oinarrituta, 100.000 biztanleko 483,03ko tasa edukitzera pasa da Lekeitio. Bestetik, azken 24 orduetan 7 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun: Ondarroa (3), Mutriku (2), Mendexa (1) eta Markina-Xemein (1).

Azken 24 orduetan 7 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun: Mutriku (3), Lekeitio (2) eta Ondarroa (2). HITZAren eremuan, Mutriku da azken egunetan intzidentzia maila altua edukitzen ari den herria. Lea-Artibain, ostera, atzo azken asteetako inoizkorik positibo gutxien erregistratu zituzten.