
Eusko Jaurlaritzak eguen goizean [ekainak 18] aztertuko du Osasun Sailak egindako txosten epidemiologiko bat, eta, itxura guztien arabera, "gauzak okertu ezik", "normaltasun berrira" pasatzea eskatuko du. Bi presidenteek agerraldia egingo dute eguenean, "herritarrak askatasun berri hori erabiltzera animatzeko".

Pedro Sanchezek hala iragarri die autonomia erkidegoetako presidenteei, azken telebileran. Derrigorrezko bi asteko berrogeialdia kenduko dute.

Gaur hasi da hondartza denboraldia Bizkaian, eta Gipuzkoako hondartzetan sorosleak badaude ere, ofizialki uztailaren 1ean hasiko dute. Aldundiaren neurri orokorrez gain, tokian tokiko udalek ezarritakoak bete beharko dituzte erabiltzaileek.

Bizkaiko Foru Aldundiaren neurri orokorrez gain, tokian tokiko udalek ezarritakoak bete beharko dituzte erabiltzaileek. Sorosleek eta hondartzainek daukate segurtasun lanen ardura. Zakarrontziei dagokienez, sarbideetan bakarrik daude eta ez dute taparik, hondartzetako erabiltzaileek ukitu ez ditzaten.

Txagorritxuko positibo kasuak berdin mantzen dira (7). Ostera antzean, Lea-Artibai eta Mutrikun positibo berririk erregistratu barik jarraitzen dute; gaurkoa positibo berririk erregistratzen ez duten hemeretzigarren eguna da. Lurraldeka, gaur [ekainak 12] 00:00ak arteko datuen arabera, 8 positibo berri erregistratu dituzte, denak Bizkaian.

Kanpaina ekainaren 19an jarriko da martxan, eta herritarrei eta bisitariei erakutsiko zaie udalerri euskaldunak zer nolako altxorrak diren eta bertatik bertara zenbat goza daitekeen. Bertoko bazterrak eta txokoak ezagutzeko gonbitea egiteaz gain, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela azpimarratuko du.

Euskal Hedabideen Elkarteak dio neurri batzuek euskal komunikabideon ohiko diru iturriei eragiten dietela. "Oraingoz diru laguntzetan murrizketa gutxi gertatu dira, baina sektorearen egonkortasuna bermatzeko funtsezkoa izango da erakunde guztiek euren konpromisoari eustea, eta ahal den heinean, areagotzea".

Proba azkarrak noiz eta nola erabili azaltzeko argibideak eman dizkie Europako Batasuneko kideei. Estatuetako liderrak gaur bilduko dira, eta pandemiari aurre egiteko neurriak aztertuko dituzte.

Azken 24 orduetan Ondarroan erregistratu dituzte positibo berri gehien (5). Datu horrekin, 100.000 biztanleko 454,02ko tasa dauka; 500etik aurrera gune gorrian sartuko litzateke. Ondarroaz gain, atzo [azaroak 17] Mutrikun, Lekeition eta Mendexan ere kasu berriak erregistratu zituzten.

Atzo [azaroak 16] egindako probetan ondoko herrietan erregistratu zituzten positibo berriak: Mutriku (6), Ondarroa (4), Munitibar (2) eta Lekeitio (1). Mutrikuk eta Lekeitiok gune gorrian egoten jarraitzen dute. Domekan [azaroak 15] ospitaleratuta daudenen kopuruak gora egin ostean, atzo [azaroak 16] berriro ere behera egin zuen.

"Koronabirusa prebenitzeko" jarraibideak zehaztu ditu udalak.

Zaintza sistema publikoaren aldeko protesta eguna iragarri dute martitzenerako.

Barikutik domekara [azaroak 13-14-15] bitartean ondoko herrietan erregistratu dituzte positibo berriak: Mutriku (10), Lekeitio (5), Ondarroa (5), Markina-Xemein (2), Munitibar (2), Mendexa (1) eta Ziortza-Bolibar (1). Mutrikuk eta Lekeitiok gune gorrian egoten jarraitzen dute. Joan den aste osoan 100 kasu atzeman zituzten Lea-Artibain eta Mutrikun.

Azken 24 orduetan 19 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun: Lekeitio (6), Ondarroa (6), Mutriku (5) eta Berriatua (2). Gune gorrian daudenak Lekeitio eta Mutriku dira, 100.000 biztanleko 910,85eko eta 731,16ko tasarekin, hurrenez hurren.

Azken 24 orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: Mutriku (6), Lekeitio (3), Munitibar (3), Ondarroa (2), Markina-Xemein (1), Gizaburuaga (1), Berriatua (1) eta Amoroto (1). Lekeitiok, Ondarroak eta Mutrikuk gune gorrian egoten jarraitzen dute.