
Dekretu oso zorrotza dagoela martxan gogora ekarri du Ertzaintzak, eta ondo betetzea denon esku dagoela adierazi dute.

Koronabirusa egiten ari den kaltearen aurkako neurri ekonomikoak hartuko dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek. Eudelek zerga eta tasen ordainketa atzeratzeko eskatu die udalei. Autonomoen PFEZen ordainketa zatikatuen ordainketa ere eten egin dute.

20 erakundek baino gehiagok presazko neurriak eskatu dizkiote Barne Ministerioari eta Espetxe Erakundeei, eta Sarek bat egin du eskaeragaz. Besteak beste, larriki gaixorik dauden presoek eta adinekoek etxean egon beharko luketela diote, espetxeetako higiene-baldintza eta osasun-zaintzako baldintza eskasei, koronabirusaren larritasuna eta batu zaielako.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen deialdia Osasun-Larrialdiaren Adierazpena kendu ondoren aktibatuko da. "Berehala egingo da, alderdi politikoei entzun ondoren, eta Lehendakariaren Dekretu bidez".

Mutrikuko Udal Korporazioa osatzen duten hiru alderdi politikoek hartutako erabakia jakitera eman zuten barikuan, eta esan dute ordezko egun bat bilatzeko lanean hasiko direla.

Momentuz, Amoroton, Aulestin, Ondarroan, Lekeitio, Markina-Xemein, Mutrikun, Berriatuan eta Mutrikun ari dira antolatzen boluntario sareak. Udalak, Lea-Artibai Amankomunazgoagaz elkarlanean, beharrizan gehien dituzten herritarren kasuak aztertzen ari da Gurutze Gorriagaz koordinatuta erantzun bat emateko.

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak alarma egoera ezarri eta salbuespen neurriak iragarri eta gero, orduak pasatu ahala, neurrien eragina gero eta agerikoagoa da. Zaharren egoitzak eta umeentzako jolas parkeak itxi eta gero, herritarrak gero eta gehiago ari dira errespetatzen etxean geratzeko agindua.