Bestelakoak

Green Series Ispaster

Ispaster Green Series Haurren Astea antolatu dute

Mini Green Series probako bigarren lasterketa hartuko du herriak eta horren inguruan hainbat ekintza antolatu dituzte eguaztenetik [martxoak 26] aurrera.

Dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako euskarazko diktaketa-sistema berria garatu dute

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskaren Integrazio Batzordeak eta Nafarroako Sortzen Elkarteak bultzatuta, Orai NLP zentroak AskHezi euskarazko diktakteta-sistema berria garatu du. Hala ere, sistema umeengana iristeko azken urratsa falta da, azpiegitura handia eskatzen baitu.

"Oso ondo" joan dira Emakumezkoen II. Pala Topaketak

Guztira 24 emakume palista batu ziren domekan Mutrikuko Egaña frontoian. Iratxe eta Maite Barruetabeña ahizpek irabazi zuten finala.

Ikaslea eta irakaslea, txapeldun

Helena Barrenetxea durangarrak eta Arai Lejardi markina-xemeindarrak III. Euskotren Winter Seriesa irabazi dute, finalean Elaia Gogenola berriatuarra eta Oaia Otaño mutrikuarra menpean hartuta. Gizonezkoen Banakako Seriesa Aritz Erkiaga ispastertarrarentzat izan da, Johan Sorozabal miarriztarrari gailendu ondoren.

Lekeitioko Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute

Euskaraldiak badu hamaikakoa Lekeition

Euskaraldiaren enbaxadore izango diren lekeitiarrak aurkeztu dituzte. Pentsiodun, gazte, kirolari, zerbitzari, erizain nahiz bestelakoak dira Lekeitioko hamaikakoaren parte.

Ikus-entzunezko edukiak sortzeko ZiNaizen lehiaketa antolatu du Naizen elkarteak

Ikus-entzunezko adierazpenaren bidez, adingabe transexualen esperientziei, bizipenei, erronkei eta garaipenei buruz gizartea sentsibilizatu gura dute lehenengoz antolatu duten lehiaketagaz. Hala, apirilaren 13a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak.

Jagoba Arrasate: "Osasunaren partidekin sufritu egiten dut oraindik"

Sadarreko harmailen burrunba, Taxoareko lan giroa, euskaraz bizitzeko aukera… Horren guztiaren falta sumatzen du Arrasatek. Hala ere, pozik dago Mallorcan, eta Osasunatik irtetea «erabakirik egokiena» izan zela uste du oraindik ere.

Eñaut Agirrebengoa (Berria)
Eduki babestua
Lekeitioko Udalekuak itsasoan
[PUBLIRREPORTAJEA] Azkue Natura Ikastola eta Leaktibai Abentura

Udalekuak, Lekeition!

Lekeition, uda sasoiari begira, abenturaz eta elkarbitzitzaz betetako 6 eguneko esperientzia eta bizipen ahaztezinez osatutako egonaldiak.

Erredakzioa
Lekeitioko Gazte Asanbladaren bertso saioa. Argazkia: Lekeitioko Gazte Asanblada.

Lekeitioko Gaztetxearen V. urteurrena ospatuko dute apirilaren 3an eta 4an

Lekeitioko Gazte Asanbladako kideek egitarau osatua antolatu dute egun horietarako. Ume, gazte nahiz heldu, denentzako tartea egongo da. Apirilaren 4an bertso bazkaria ere egingo dute, Aissa Intxausti eta Aimar Sorazu bertsolariekin.

Berriatuko ipuin eta marrazki lehiaketako sari banaketa
Ondarroako Aita Piedadea, Andra Mari parrokiara sartzen.

Hainbat elizkizun egingo dituzte eskualdeko herrietan Aste Santuan

Alkar Penitentzian hasi eta Pazko Domekara arte luzatuko dira.

Markina-Xemeingo 2023ko Baserri Eguna.

Zabalik dago Markina-Xemeingo Baserri Egunean postua jartzeko eskaera epea

Maiatzaren 11n izango da Baserri Eguna. Produktuak jarri nahi dituzten ekoizleek apirilaren 9ra arte aurkeztu dezakete eskaera. Abeltzainek, berriz, apirilaren 8tik 10era.

San Joanetan sua egiteko baimenak eskatzeko epea zabaldu dute Ondarroan

Apirilaren 30a izango da eskaerak aurkezteko azkenengo eguna. Udalak zehaztuko ditu guneak eta gomendio zein betebeharrak ezarri ditu.

Iraide Lucasek irabazi du Kitto Merkatari Elkartearen udaberriko zozketa. Argazkia: Kitto Merkatari Elkartea.
Gehiago