Bestelakoak

1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogoratzeko ekitaldia egingo dute astelehenean Ondarroan

Ekitaldia astelehenean [martxoak 3] izango da, 19:00etan, Alamedako monolitoaren aurrean.

Emakumeek ere Jai Alai Liga jokatuko dute

Emakumeen Jai Alai Liga aurkeztu dute gaur [martxoak 2], Durangoko Ezkurdin. Hain zuzen, kantxa horrek hartuko du ligaren hirugarren geltokia: martxoaren 10, 17 eta 24an jokatuko duten Euskotren Winter Seriesa. Bestalde, gizonezkoen Banakako Seriesa ere plazaratu dute.

'Amama, irrifarreen ondarea' antzezlana zuzendu du Ugaitz Alegriak

Domekan [martxoak 2] estreinatuko da Bilboko Pabelloi 6 aretoan, 12:00etan.

Emakumeak 1931-1939 erakusketa

Emakumeak izango dira protagonista karmeldarren aretoan

'Emakumeak 1931-1939' argazki erakusketa aurkeztuko dute Larrabetzu Oroimena taldeak eta Ahaztuen Oroimena Elkarteak, barikuan [otsailak 28], 19:00etan.

Amandarri Triatloi Taldekoak Mungiako Duatloian.

Eskualdeko kirolariek marka onak lortu dituzte Mungiako duatloian

Sailkapen orokorrean bigarren postua lortu du Garraitz taldeko Aner Larreategik, eta hirugarren postua geratu da Amandarriko Alejandro Astaburuaga. Taldeka ere garaipena lortu dute bi taldeek.

375 kilo arrain egoera osasungaitzean eramatearren bi pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak

Domeka goizean identifikatutako bi pertsonei zehapen espedientea ireki die Eusko Jaurlaritzako Arrantza Ikuskaritzak.

Ondarroako Portuko etorkizuneko garbiguneak herri osoko hondakinak biltzea eskatu du Eguzkik

Etorkizuneko garbigunearen proiektua "positibotzat" jotzen duten arren, Ondarroako herri osoak hondakinak kudeatzeko espazioa izan beharko lukeela adierazi du Eguzkik.

Sutea piztu da Lekeitioko garaje batean. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak.

Sutea gertatu da Lekeitioko garaje batean

Atzo [otsailak 19] 19:45 inguruan piztu zen sua. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez ez zen zauriturik egon; kalteak materialak izan dira.

Beti Jai elkarteko kideek aldarteari buruzko hitzaldia antolatu zuten eta 39 lagunek parte hartu zuten. Argazkia: Beti Jai.

39 lagun elkartu dira aldarteari eta enpatiari buruzko hitzaldian

Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak antolatu zuen hitzaldia eta "oso gustura" egon ziren denak. Datorren astean bigarren zatia egingo dute.

Dena talde ondarrutarra 2023ko Elizpe Rock jaialdian

Apirilaren 13an ospatuko dute Etxebarriko Elizpe Rock jaialdia

Parte hartu nahi duten bakarlari nahiz musika taldeek izena eman beharko dute martxoaren 17a baino lehen.

Munitibarko irakurle taldea 'Itzalen distira'-ren inguruan bilduko da

Arrate Egaña Gimenez gipuzkoarraren obra landuko dute barikuan [otsailak 23], 19:00etan hasita.

Ispasterko 38. zaldi mando txapelketa
Markina-Xemeingo kultur aretoa.

Sakelako telefonoen erabilerari buruzko hitzaldia egongo da eguenean Markina-Xemeinen

'Noiz erosiko diegu sakelakoa?' hitzaldia emango du Miren Rosek 18:00etan kultur aretoan.

39. Aitxekutz Saria

Ondarroako Aurrera Txirrindu Eskola martxan hasiko da

Martxoan hasiko dute denboraldia eta izena emateko epea zabalik dago.

Berriatua

Berriatuko Gym Berdeak egutegia zehaztu du

Hamabosterik behin helduekin saioa egingo dute, eta hiru asterik behin eskolakoekin. Otsailaren 26an egingo dute lehen saio bateratua.

Gehiago