Bestelakoak

Lea-Artibai Mankomunitateak zaintzarako materialen bilketa abiatu du

Mailegu zerbitzu baten bitartez pertsonen bizi kalitatea hobetu eta materialei berrerabilpena ematea da helburua. Besteak beste, gurpildun aulkiak, ohe artikulatuak eta makuluak dohaintzan emateko deia egin dute.

Amorotoko Gabonetako lasterketa

Urtarrilaren 4an izango da Amorotoko Gabon lasterketa

Izena ematea egunean bertan izango da, 10:30etik 11:00etara. Lasterketa, 11:00etan hasiko da.

I. Lacturale Pilota Txapelketa antolatu dute

Kadete, gazte eta nagusi mailetako partiduak hartuko ditu I. Lacturale Pilota Txapelketak. Gainera, pilota eskolen topaketa ere egingo dute.

IV. Tripi-Trapu azoka

"Giro ederra" egon da laugarren Tripi-Trapu sortzaileen azokan

Berdura Plazan herriko hamabost sortzaileren postuak egon dira. Aurtengo berritasuna toki aldaketa izan da, eta "jende gehiago" ibili dela adierazi dute sortzaileek: "Hor asmatu dugula uste dut".

Egia-Iriondo Memorialeko 2024ko irabazleak.

Ioana Osak eta Ibon Badiolak irabazi dute 38. Egia-Iriondo Memoriala

Iazko partaide kopurua gaindituta, 500 korrikalari inguruk parte hartu dute aurtengo lasterketan. Antolatzaileak pozik geratu dira aurtengo lasterketagaz: "Beti bezala, erantzun beroa eman digute herritarrek. Ondarroa herri beroa da, eta sekula ez dute hutsik egiten denentzako txalo zaparradek".

Ondarroako Gabonetako kultu egitaraua

25 urte, eta beste urte batez, 25 ekintza baino gehiago

Ondarroako Udalak herriko eragile eta taldeekin sortutako Gabonetako kultur egitaraua aurkeztu du. Urtarrilaren 14a bitartean, 30 ekimen antolatu dituzte. Berritasuna eta tradizioa uztartzen ditu kultur eskaintzak.

Hausten ez diren kateak

1937ko abenduan 13an fusilatu zuten frankistek Nikolasa Agirrezabalaga Amutxastegi mutrikuarra, Zaragozako Torrero hilerriko horman, 23 urte bete berri zituela. Etxetik 297 kilometrora eraman ondoren, salaketa faltsuan oinarritutako epaiketa egin zioten, defentsarik gabe. 1937Ko abenduaren 11n heriotza zigorrera kondenatu zuten Agirrezabalaga, berak, ordea, abenduaren 13ko goizean jakin zuen fusilatuko zutela. Arantza Ugarte Saturraran Elkarteko kideak epaiketari buruzko dokumentuak aurkitu zituen.

Ispasterko kuadrillak, festaren zain

Urriaren 7an, XV. Kuadrilla Eguna egingo dute Ispasterren. Urriaren 3ra arteko epea dago izena emateko. Kuadrilla bakoitzak zenbait baldintza bete beharko ditu, parte hartzeko.

arrantza

Lekeitioko Urpeko Taldeak portuko itsas hondoa garbituko du

Joan den astean eguraldi txarragatik atzeratu behar izan zuten, baina azkenean zapatuan [irailak 30] egingo dute.

Elantxobe eta Lekeitio artean jokatuko da Euskadiko Itsas-Kayak Txapelketa

Domekan [urriak 1] lehiatuko da Lekeitioko Dzanga taldeak antolatutako 9. txapelketa.

Mutrikuko pala txapelketa. Argazkia: Danok Bat

Mutrikuko Binakako Pala Txapelketan izena emateko epea asteon amaituko da

Urriaren 1a izango da izena emateko azkenengo eguna. Urriaren 6ko asteburuan abiatuko da txapelketa.

Aulestiko jubilatuak San Blas eguna ospatzen

Eskaintza oparoa dakar Aulestiko Hirugarren Adineko eta Pentsiodunen Elkarteak

Mantentze gimnasia, alzheimerrari buruzko hitzaldia eta egun osoko irteera antolatu dituzte.

Andoni Lariz ordenantza hitzaldia Ziortza Bolibar

Ziortza-Bolibarko Udalak zuhaitz autoktonoak jartzeko ordenantza jarri nahi du martxan

Eguenean [irailak 28] 18:00etan Jon Arriola Berriatuko alkate ohiak berriatuarren esperientzien berri emango du.

Gehiago