Bestelakoak

Beheko Plaza bete du Mutrikuko jaietako elkartasun bazkariak

Umeen marrazki lehiaketarekin hasi dute Malen txiki eguna [uztailak 23] mutrikuarrek. 80 lagun inguru batu dira txosnaguneko bazkari herrikoian.

Vocalia abesbatza, Lekeitioko Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldian. Argazkia: Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldia.

Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldiaren aro berria "oso ondo" hasi da

Gau Klasikoak egin dituzte asteburuan. Etzi eta barikuan [uztailak 25 eta 26] Aldapeko Basque Latin eta Xahu Quartet taldeek emango dituzte kontzertuak.

XX. marmitako txapelketa, Lekeition, Aittitta Txiki elkarteak antolatuta.

Aurten ez da marmitako txapelketarik egongo Lekeition

Aittitta Txiki Kultur Taldeak hogei urte baino gehiagotan antolatu du marmitako txapelketa. Aurten, errelebo faltan, ezin izan dute aurrera eroan.

Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.

Markina-Xemeingo Udalak kexa aurkeztu du Lekeitiora doan Bizkaibuseko 3512 lineari lotuta

Azken asteetan hainbatetan geratu dira herritarrak 3512 linea ezin hartuta, autobusa beteta zegoelako. Udalak egoera hori aurreikusi daitekeela uste du, eta errefortzuak ipini eta zerbitzua bermatzea eskatu dute Bizkaiko Foru Aldundian.

Malen eguna eguraldia lagun

Malen jaietako hirugarren eguna musikaz, herri kirolez eta su artifizialez lagunduta

Mutrikun sua hartu duen eraikina erortzeko arriskuan dago

Domekako [uztailak 21] 08:00etan piztu zen sua, Segurtasun Sailaren arabera. Bost pertsona zauritu ziren, horietatik bi osasun zerbitzuetara bideratu zituzten. Eraikina bota edo ez erabakiko dute 72 orduko epearen barruan.

Ana Vega eta Enaitz Goñi, nagusi Ondarroako itsas lasterketan

320 lagun inguruk eman zuten izena Ondarroako itsas lasterketan. Antolatzaileek balorazio “oso positiboa” egin dute.

Lekeitioko Garraitz irlako aztarnak eta arrastoak berreskuratzeko lanak gauzatuko dituzte

Lanen arduraduna Aranzadi Zientzia Elkartea izango da eta kostua 47.500 eurokoa.

'Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu' erakusketa, Mutrikun

Euskal Kostaldeko Geoparkean ikus daitezkeen hegaztien erakusketa ikusgai egongo da bihartik [azaroak 4] aurrera, Zabielen.

Mikel Agirre aizkolari ondarrutarra

Bizkaiko bigarren mailako aizkora txapelketa jokatuko da Lekeition

Herriko plazan neurtuko dituzte indarrak aizkolariek, euria eginez gero, ikastolako frontoian.

Ondarroako Boga Boga Emakumion elkartearen ikasturtea, martxan

Ikasturte berriari hasiera emango diote gaur [azaroak 3], 17:00etan, Etxelilan.

Errigoraren produktuen dastaketa egingo dute Markina-Xemeinen

Dastaketa Amaiur elkarteak antolatu du, eta eguenean [urriak 3] egingo da. Txokoari "bizia emateko", bazkideen arteko hartu-emana sustatzeko eta Errigora proiektua indartzeko antolatu dutela esan dute.

Debabarrenako Mankomunitateak kale garbiketa indartu du

Herritarren eskaerei erantzunez, ura erabiliz kaleak sakonago garbitzeko konpromisoa hartu du.

Lekeitioko udal tributu eta prezio publikoak %1,5 garestituko dira

Udalak “ezinbestekotzat” jo du igoera. "Herritarren bizi-kalitatea hobetzera bideratutako proiektuak eta inbertsioak egiten jarraitzeko eta, jada dauden zerbitzuak sendotzeko, ezinbestekoa da udal tasa eta zergak eguneratzea".

Ondarroako EH Bilduk ekimenak egingo ditu asteburuan

Azaroaren 12ko manifestaziora joateko autobusetan izena ematea zabalik dago.

Gehiago