Bestelakoak

Galarrena Herriko Taberna ireki nahi dute 2024ko udaberri aldera. Argazkia: Galarrena Kultur Elkartea.

Jaia eta borroka uztartuz, Galarrena Eguna ospatuko dute zapatuan

Egun guztiko egitaraua antolatu dute zapaturako [uztailak 13]. Herri bazkarian 150 lagunetik gora elkartuko dira; tiketak salgai egongo dira bihar [uztailak 12] arratsaldera arte.

Mutrikuko ondare naturala modu jasangarri batean kudeatzeko lanean dabil Mutrikuko Udala

Artzainerreka inguruko natura ondarea hobetu eta mehatxatutako espezieak babesten jarraitzen du Mutrikuko Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean.

Eikak euskarazko gradu edo master amaierako lanik onena sarituko du

Mondragon Taldeak hamabi sari banatuko ditu gradu eta master amaierako lanik onenentzat. Horietako sari gehigarri bat Eikak emango du: 2.500 euro eskuratuko ditu aurkezten den euskarazko lanik onenak. Lanak irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Mendieta Ontziolako lehenengo faseko lanak, martxan. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Martxan daude Lekeitioko Mendieta Ontziolako lanak

Lekeitioko Udalak taberna, komunak eta sorosleentzako tokiak egingo ditu bertan.

Azerbaijan izango da Kevinth Cardonaren hurrengo geltokia

Turkiako Kukaña Txapelketan egon ondoren, uztailaren 21ean Azerbaijanera joango da Kevith Cardona, Redbullek antolatutako txapelketara.

'Urte berri off' antzezlana estreinatuko dute abuztuaren 18an

Umorez beteriko antzezlana egongo da abuztuaren 18tik 25era, Bilbon. Bertan bertoko hiruk parte hartuko dute: Ugaitz Alegria, Iñaki Maruri eta Mitxel Santamarina. Sarrerak salgai daude BBK aretoko weborrian.

Markina-Xemeingo EH Bilduk urtebeteko agintaldiaren balorazioa egn du.

Markina-Xemeingo EH Bilduren agintaldiko lehenengo urtebetea "oso garrantzitsua" izan da

Agintaldian daramaten urtebetearen balorazioa egin dute. Hurrengo urteetarako agintaldi plan bat diseinatu dute, eta lau erronka nagusi finkatu dituzte: Markina-Xemein irekia, denona, zaintzailea eta herrikoia izatea.

Markina-Xemein Lagunkoia ekimena aurkeztuko dute

Martxan jarri nahi duten prozesuaren nondik norakoak argituko dituzte eguenean [urriak 6] egingo den aurkezpen ekitaldian.

Kinkea egitasmoak 6.900 euro banatu ditu Lea-Artibain

Etxerat elkarteak sustatzen duen egitasmoak udazkeneko zozketa egin du, eta, besteak beste, diru sariak Markina-Xemeinen eta Ondarroan tokatu dira.

Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitiak lehen bertsoak kantatuko dituzte Bertsolari Txapelketa Nagusian

Asteburuan izango dute txapelketako lehen saioa markina-xemeindarrak eta lekeitiarrak. Ibarzabal Gotaine-Irabarnen ariko da bihar [urriak 1], eta Galletebeitia, etzi [urriak 2], Gasteizen.

Martxan dago Lea Ibarreko 2023ko Egutegi Lehiaketa

Baserri Mundua izango da gaia. Argazkiak Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoa osatzen duten herrietan ateratakoak izan behar dira.

Gudariak gogoan, Ondarroan

Atzo [irailak 27] Gudari Eguna ospatu zen Ondarroan, eta ohiko lore eskaintzagaz gain, aurretik ere ekimena egon zen Alamedan.

Hondakinak botatzeari buruzko gogoeta bultzatu nahi du Eguzkik

Ondarroa eta Lekeitio arteko kostaldeko hainbat gunetan kartelak ipini dituzte.

Haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute Zabielen

"La niña de las trenzas al reves" ikuskizuna domekan [irailak 25], 18:00etan, Zabiel Kultur Etxean.

Gehiago