Deialdiak

itzuliamarkina

Itzulia Basque Country Lea-Artibai eta Mutrikutik igaroko da

Itzulia Basque Country lasterketaren bosgarren etapak Lea-Artibai eta Mutriku zeharkatuko ditu, apirilaren 10ean.

Inauteriek irudimenez, kolorez eta jai giroz beteko dituzte Lea-Artibai eta Mutrikuko bazterrak

Datozen egunak ekimenez beteta egongo dira Lea-Artibai eta Mutrikun. Inauterietako desfileak egingo dira nonahi, eta musika eta jai giroa ziurtatuta egongo da.

Jone Maguregi powerlifter markina-xemeindarra
Powerlifter-a

Jone Maguregi: "Nire burua urte luzez konpetitzen ikusten dut"

Powerlifting-a ezagutu gabe hasi zen Jone Maguregi kirol horretan lehiatzen. Etengabeko lanari esker, berarentzat erreferente ziren horiekin elkarbanatu ditu kirol-eremuak markina-xemeindarrak. Orain, indartsuenen artean lehiatzera heldu da, eta askorentzat, bera bihurtu da erreferente argi bat.

Mikele Sotil Etxabe

Mikele Sotilen unibertso sortzailea, Uhagon Kulturgunean

Artistaren erakusketa otsailaren 9tik 23ra arte egongo da ikusgai, bere sormen-ibilbidea hasieratik gaur egunera arteko ibilbide zirkular batean aurkeztuz.

Quincoces gozotegiko langileek elkarretaratzea egin dute Iurretan.

Quincoces Gozotegiko langileek soldatak ordaintzeko exijitu diete enpresaren jabeei

Quincoces Gozotegiko langileak greba mugagabean daude abenduaren 10etik, eta gaur [otsailak 12] Iurretan elkartu dira enpresaren jabeei soldatak ordaintzeko exijitzeko: "Zor dizkiguten hainbat nominen ordainketa exijitzeko elkartu gara".

“Denok elkartu, azken argazkia atera eta izan garena ospatu nahi dugu”: belaunaldiak elkartuko dira eskola zaharrari agur esateko

Martxoaren 14an argazki kolektiboa egingo dute Ispasterreko ikasle ohiek eta irakasleek ; udarako bazkari bat eta argazki erakusketa ere prestatzen ari dira, eraikina bota aurretik.

39 postu izango ditu Markina-Xemeingo Landare Azokak

Landare eta artisau azokaz gain, lurraren emankortasunari buruzko hitzaldia eta tailerra eskiniko dute Osoko Bilkura Aretoan.

Etxebarriko udaletxea

Bizi ohitura aktiboak sustatzeko saioa egongo da Etxebarrian

Urriaren 22an Athlon bizimodu osasungarriaren sustapenean diharduen taldeak emango du saioa.

Garraitz ezagutzeko bisita gidatua

35 lagun elkartu dira Garraitz ezagutzeko bisita gidatuan

Lekeitioko Denboraren Bankuak deituta, martitzenean [urriak 14] osatu zuten ibilbidea. Hurrengo asterako auzolanetarako deia egin dute.

Arimen Gaba ospatu dute bigarrengoz, Ondarroan, euskal ohitura paganoa berreskuratzeko

Arimen Gaua ospatzeko kalabaza tailerra egingo dute urriaren 26an

Bateratze Guraso Elkarteak antolatu du tailerra; parte hartzeko toki mugatuak egongo dira, eta sarrerak salgai daude udaletxeko kutxazainean.

Mendexako jaiak 2025

Mendexako jaien balorazio "oso positiboa" egin dute

Balorazioa ona izan den arren, ardurak lan-taldeka banatzeko beharra dutela identifikatu dute.

Urriaren 26an irteera egingo dute Mendexa Abentura Parkera

Izena eman behar da Mendexako udaletxean urriaren 20a baino lehen.

Domekan egingo dute III. Artzain Txakurren Lehiaketa

11:00etan izango da, kiroldegi ondoko landan. Sei partaide edukiko ditu lehiaketak, tartean, Barinagako Igor Elordi eta 'Lagun'.

Gehiago