Deialdiak

'Urak eginen du bide' dokumentala proiektatu, eta hitzaldian elkartuko dira Ondarroan

Pantailak Euskaraz ekimenaren 'Urak eginen du bide' dokumentalean, azken hamarkadan euskarak pantailetan "galdu duen lekuari" eta horrek, beste hainbat faktorerekin batera, euskararen jabekuntzan eta erabileran izan duen eragin negatiboari buruzko gogoeta plazaratzen da, kontzientziak pizteko asmoz, eta herritarrak, eragileak, zein erakundeak aktibatzeko helburuz.

Nekazariak EB-Mercosur akordioa behin betiko deuseztatzeko mobilizatuko dira

Europako Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioa momentuz geldi dago, baina, hori behin betiko indargabetzeko, EHNE eta ENBA nekazaritza sindikatuek mobilizazioa deitu dute biharko [urtarrilak 29], Bilbon, 10:00etan hasita. Gaur [urtarrilak 28], berriz, UAGAk eta Ataca nekazarien elkarteak manifestazioa egin du Gasteizen.

Klik Mutriku Energia Komunitateak argindarra eta gasaren faktura aurrezteko laguntza eskaini die pentsiodunei

Klik Mutriku Energia Komunitateko herritar talde bat "prest" agertu da pentsiodunei argindarra eta gasaren fakturak aurrezteko laguntza emateko, doan.

Alleriko Padurak erakundeen "babes eraginkorra" behar duela azpimarratu du Eguzkik

Hezeguneen Munduko Egunaren harira, Ondarroako Alleriko paduran jarri du fokua Eguzki Talde Ekologistak. Itsasertza Babesteko Plana "begi onez" ikusi duen arren, erakundeen "esku-hartze irmoa" falta dela salatu du.

Etxebarriko Erbera kalea.

260.000 euroko igoeragaz, Etxebarriak 1,87 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

Jesus Iriondo alkateak azaldu duenez, bi izango dira urteko inbertsio handiak: eskola guneko urbanizazioa eta Erbera kalea oinezkoentzako egitea. Bestalde, lege berrietara egokitzeko asmoz, hondakinen arloan %50eko igoera egin dute.

Andraetxeko aholkularitza juridikoko lehenengo saioa

Andraetxeak aurtengo ekintzak prestatzeko bilera deitu du

'Bakarrik edonora ailaga gainke arinago, baina alkarregaz urrunago!' lelopean batuko dira barikuan, Andraetxean, balorazioak eta proposamenak jasotzeko.

Elkar Sports klubeko partaideak

Lesioak baldintzatu du etxeko gerrikoa lortzeko Ibai Arantzamendiren borroka

400 ikusle baino gehiagogaz, Basque Warriors gerrikoen lehiak markatu du Markina-Xemeingo boxeo gaua. Ibai Arantzamendi markina-xemeindarra garaipen gosez zegoen arren, sorbalda aterata ezin izan du borrokan jarraitu. Carlos Barbosa herritarrak, ostera, Basque Warriors gerrikoa etxeratzea lortu du.

Iruñako Gudari Eguneko ekitaldira joateko autobusak egongo dira Lea-Artibai eskualdetik

Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa eta Mutrikutik egongo dira Iruñara joateko autobusak 14:30ean. Barikuan, ekitaldia egongo da Ondarroan.

35. Kaleka, Lekeition

Zabalik dago 36. Kalekan izena emateko epea

Urriaren 30era arte dago zabalik eta bi kategoria banatu dituzte: atal ofiziala eta Scratch.

Osertz Aldaik Isuntzan jarraituko du 2024an

Osertz Aldaik ez du Isuntzako entrenatzaile postuan jarraituko

Entrenatzaile eta arraunlariak hamar urte eman ditu Lekeition eta arraun elkarteak “bihotzez” eman dizkio eskerrak.

Lekeitioko Energia Berriztagarrien Komunitatearen solasaldia
Hondar tailerra Uhagonen

Hondarrarekin jolasten goiz "zoragarria" pasatu dute umeek

30 ume inguru elkartu dira Uhagoneko lorategian hondarrarekin jolastu eta irudi eta gazteluak egiteko.

Peruri buruzko hitzaldia, Uhagonen

Uhagonetik, Peru ezagutzeko aukera

Mikel Bringasek Peruri buruzko 'Munduko ibilbiderik onena?' hitzaldia eman du Uhagonen; 20 pertsona inguru bertaratu dira.

Gehiago