Deialdiak

Irungo erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea

Iruñeko erailketa matxista salatzeko mobilizazioak deitu dituzte

Lekeition, Munitibarren eta Ondarroan bihar [apirilak 14] elkartuko dira, 19:00etan. Markina-Xemeinen, ostera, etzi [apirilak 15], 20:00etan, Goiko Portalean mobilizatuko dira.

Musikarial Elizpe Rock jaialdiko oholtzan

Soinu ozen eta anitzen babesleku izan da Elizpe Rock

Adin eta leku guztietako jendea erakarri du jaialdiak Etxebarrira, eta jasotako erantzun ezin hobeari esker, antolatzaileak "indarberrituta" daude hurrengo urteetara begira.

Lai Koloreak azoka 2025, Lea Artibai Ikastetxean

Eguenean ospatuko dute LAIkoloreak jardunaldiaren laugarren edizioa

Aniztasuna balioan jartzeko eta kultura arteko bizikidetza sustatzeko helburuagaz Lea Artibai Ikastetxeak LAIkoloreak ekimenaren laugarren edizioa ospatuko du.

Artedrama Euskal Laborategiak 21. aldia borobildu du Aulestin

Ikastaroek harrera bikaina izan dute eta giro "oso ona" sortu da. Eguraldiak ikusleen kopuruan eragina izan duen arren, antolatzaileek balorazio "oso positiboa" egin dute.

ziortza-bolibar

Ziortza-Bolibar denONA: herri irisgarriago bat sortzeko plana abiarazi dute

Ziortza-Bolibarko Udalak herri-partaidetzako prozesu bat jarri du martxan, topaketarako eta zaintzarako espazio publiko irisgarriak diseinatzeko.

'Nor naizen baneki' Artedrama eta Axut

ADELen 21. aldia "indarberrituta" itzuliko da Aulestira

Apirilaren 6tik 11ra euskarazko arte eszenikoen topaguneak laborategia eta jaialdia uztartuko ditu. Programa "oso oparoa" ekarriko du aurtengo ADELek, eta besteren artean, zazpi proposamen artistikoz gozatzeko aukera eskainiko dute.

itzuliamarkina

Aspaldiko Euskal Herriko Itzulirik latzenaren atarian

Astelehenetik zapatura lehiatuko dute Itzulia Basque Country. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdetik igaroko da tropela. Pello Bilbao, Txomin Juaristi eta Ander Okamika irteeran egongo dira. Zapatuan, Miguel Indurain Sari Nagusian berotuko dituzte motorrak.

Mutrikuko XIII. Kirol Gala ospatuko dute barikuan

Ekitaldia barikuan [abenduak 12] 19:00etan izango da; ostean luntxa egongo da. Guztira lau sari banatuko dituzte.

Fisika kuantikoa izango dute hizpide Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatutako hitzaldian

Jon Lafuente Bartolomek eskainiko du hitzaldia astelehenetan, 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Lekeitioko ANdraetxeko bigarren eskuko azoka

Andraetxeko bigarren eskuko azoka, askotariko emakumezkoen bilgune

Zapatuan [abenduak 6] eta domekan [abenduak 7] egin dute Lekittoko Mugimendu Feministiak antolatuta.

Nerea Ibarzabal Ziortza-Bolibarren Bar Gloria liburuaren aurkezpenea

Simon Bolivarri buruzko hitzaldia eta liburu aurkezpena egongo dira barikuan Ziortza-Bolibarren

Bertaratzen direnek liburuaren ale bat eskuratuko dute; asistentzia baieztatu behar da.

Etxebarriko udaletxea

Durangoko Azokan dauden sortzaileen artean gutxiengoa dira sorkuntza bizibide dutenak

Gerediaga elkarteak eskatuta, Durangoko Azokaren parte diren sortzaileak, eragileak eta bisitariak aztertu ditu Siadecok. Iaz egin zituzten inkestak eta aurten aurkeztu dituzte emaitzak, eta ikerketak berretsi egiten du Durangoko Azokak euskarazko kultur sorkuntza  bultzatzeko duen garrantzia.

Eduki babestua
Itziar optika eta optometria zentroa

Ikusmen osasuntsuaren alde

Ateak ireki berri ditu Itziar Optika eta Optometria zentroak Markina-Xemeinen, eta urriaz geroztik, ikusmenaren funtzio guztiak aztertu eta terapia espezializatuak eskaintzen dabiltza Itziar Azpeitia eta Ainhoa Torrontegi.

Erredakzioa

Bi gizon atxilotu dituzte Markina-Xemeinen, lapurtutako 150 kilo kable garraiatzen ari zirela

Ertzaintzak indarra erabiliz lapurreta egitea egotzi die bi atxilotuei. Atxilotuek aitortu dute hurbileko industrialde batean egin dutela lapurreta.

Gehiago