Deialdiak

Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria Lekeition

Bihar [martxoak 6] Taupa Laburbira Lekeition izango da 19:00tan Ikusgarri aretoan.

Askotariko ekintzak antolatu ditu martxorako Mutrikuko Gazte Asanbladak

Mutrikuko Gaztetxearen 25. urteurrenaren harira, hilabete osoko egitarauak antolatzen dabiltza Gazte Asanbladako kideak. Otsailekoa atzean utzita, martxoko egitarauari hasiera eman zioten domekan [martxoak 1]

Markina-Xemein Berakruz Ikastola First Lego League

Markina-Xemeingo ikasleek lehen saria lortu dute First Lego League txapelketan

4 eta 16 urte bitarteko gazteak zientzia eta teknologiara hurbiltzeko helburua duen nazioarteko hezkuntza-programa da. Lehen saria lortzeak Estatu mailan lehiatzeko tokia eman die markina-xemeindarrei.

Zapatuan jokatuko da Berriatuko VIII. Nesken Zesta-punta Txapelketako finala

95 zestalari baino gehiagoren parte hartzearekin, emakumezkoen zesta-puntaren topagune nagusi bihurtu da aurten ere Berriatua.

Lehenengo antxoak, Ondarroako portuan

Denboraldiko lehen antxoa kiloak 4,16 eurotan saldu dituzte Ondarroan

Gaur [otsailak 3] hasi da antxoa arrantzatzeko kanpaina, eta Ondarroako portura goizean goiz heldu dira lehenengo txalupak. Guztira 3.700 kaxa heldu dira, eta 4,16 euro eta 2 euro artean saldu dituzte.

Ondarroako Torturatuen Sareak bilera irekia deitu du barikurako

Bileraren helburua tortura jasan duten ondarrutarrak identifikatzea da. Barikuan [martxoak 6] batuko dira Kofradia Zaharrean, 18:30ean.

Martxoaren 17ko greba orokorrera langileak batzeko deia

LAB sindikatuak kotxe karabana egingo du barikuan (martxoak 6), 10:00etan, Ondarruko Anexutik aterata, martxoaren 17ko greba orokorrera langileei batzeko deia egiteko. Grebaren helburua argia da: 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzea.

Leartibai Fundazioak enpresa txiki eta ertainentzako marketin-jardunaldia eskainiko du

'Zure enpresa arrakastaz aurkezteko bost gako' online jardunaldia egingo dute, barikuan [azaroak 7].

biblioteka edonon Azkue ikastolan

‘Biblioteka edonon’ ekimena Ispasterrera helduko da barikuan

Udaletik gogoratu dute 2 eta 7 urte bitarteko umeek heldu baten laguntzaz joan beharko dutela.

San Andres jaiak Etxebarrian 2024. Briskako irabazleak

Etxebarritarrek azaroaren 14ra arte parte hartu dezakete San Andres jaietako kartel lehiaketan

Etxebarriko Udalak lau sari banatuko ditu. Guraso Elkarteak antolatuta, domekan [azaroak 9] lanak eskolako jantokian egiteko aukera egongo da.

1.200 erabiltzaile baino gehiago ditu Beti On zerbitzuak

Ondarroa da erabiltzaile gehien dituen herria, 421 erabiltzailegaz. Atzetik daude Lekeitio (332) eta Markina-Xemein (171).

Koldo Zuazoren hitzaldia, Etxebarrian.

Odol emaileen autobusak Lea-Artibai eta Mutriku zeharkatuko ditu urte amaierara arte

Azaroan Ondarroan, Markina-Xemeinen, Lekeition eta Berriatuan egongo da odola emateko aukera, eta abenduan, Mutrikun.

Hikalagun, Markina-Xemeinen.
Etxebarriko III. Gazte Eguna

Arrakastatsua izan da Etxebarriko III. Gazte Eguna

Gazte Asanbladako kideek egunaren balorazio "oso ona" egin dute, eta eskertuta agertu dira jaso duten babesagatik.

Gehiago