
Hirugarren urtez antolatu dute irakurle talde feminista Lekeition; oraingo honetan, bost saio parte-hartzaile prestatu dituzte, hausnarketa kolektiboa sustazeko.

Lekeitio Lagunkoia taldeak Uribarren parkeko loreontzien garbiketa eta jolas-tokiko pintura berritzeko auzolana egingo du, astelehenean, 15:00etatik 18:00etara bitartean.

Guztira hamar konbate ikusteko aukera egongo da, eta horietatik hirutan Basque Warriors gerrikoa lortzeko borrokatuko dute; gerrikoaren bila aterako dira Ibai Arantzamendi eta Carlos Barbosa markina-xemeindarrak.

Ondarroako Udalak herri batzarra baliatuko du herritarrei 2026ko udal aurrekontuen berri emateko.

Maite Ortiz de Mendibilek eta Maialen Aldazabalek Azpeitiko Winter Series Desafioan garaipen boteretsua lortu dute. Gizonezkoen partiduan, EƱaut Urreistik eta Imanol Lopezek asteleheneko [urtarrilak 19] arantzatxoa atera ahal izan dute.

Patricia Etxegarai marrazkilari lesakarrak Geuretik Sortuak bekari esker Ziortza-Bolibarren egin du sorkuntza egonaldia. Baserri batean bakarrik bizi den emakume baten bizipenetatik abiatuta 'Bi zakur' komikia sortu du.

Lea Ibarreko Mankomunazgoaren gizarte langileak herriz herri arituko dira "informazioa, aholkularitza eta sostengua" ematen. Modu horretan, herritarrekin duten harremana sendotzen jarraitu nahi dute.

Lasala konpainiaren 'Alai familian' antzezlana urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean estreinatuko da Donostiako Gazteszena antzokian. Garazi Etxaburu ondarrutarra antzezlaneko dantzaria izango da.

Bederatzi urteren ondoren, taldekako txapelketa jokatuko dute gipuzkoarrek. Lau fasetan banatuta lehiatuko dute; lehenengo fasea martxoaren 28ra bitartean jokatuko dute, eta finala maiatzaren 30ean izango da, Aian.

Bihartik domekara arte Fitur nazioarteko turismo azokan parte hartuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak Madrilen.

Bi unibertso musikal elkartuta, Eskafandraren estilo propioa eta Silitiaren ukitu elektronikoa batzen ditu lan berriak. Singlearekin batera, irudi sinbolikoetan oinarritutako bideoa ere kaleratu dute, pospoloa eta antifaza elementu nagusi hartuta.

Barikuan [urtarrilak 23] irekiera ekitaldia egingo dute Ane Labaka, Yolanda Larreategi eta Garazi Etxabururen emanaldiarekin.