'Lekittarra'-k 19.42,86ko denbora lortu du Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Uretan, Orio nagusitu da; epaileek mirotzei ezarritako hiru segundoko zigorrak, baina, Zierbena ipini dute aurretik, 10 ehunenengatik.
Onintza Galdos Zankada aulestiarrak eta Aner Goikoetxea Betanzos munitibartarrak parte hartu dute.
12:00etan eman diote hasiera Mutrikuko Samikolla auzoko jaiei, buruhandien eta erraldoien kalejirarekin.
Joanes Irigoien Kortabitartek egin zituen jasoera gehien buruagaz; guztira, lau. Hurrengo saria 'Trankulo' potineko Arnaitz Casco Urkiagak eskuratu zuen, burua kendu barik. Guztira 106 potinek parte hartu zuten atzoko Antzar jokoan.
12:00ak jota hasi da Antzar jaia Lekeition. Guzitra 106 potinek parte hartuko dute; 'Rotaflex' ontziak irekiko du lehia, eta 'Txitxiñak' emango dio amaiera.
Tradizioak oso presente izango dituzte Markina-Xemeinen, Munitibarren eta Gizaburuagan, eta askotariko egitarauez gozatuko dute datozen egunetan.
Gaur (irailak 5), Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzako harpidedunek ez dute Bizkaiko Hitza papereko astekaria jaso, orain arte bezala. Beste etapa bat hasi dute, eta lurralde informazioa Berriaren webgunean jasoko dute.
Izena emateko azken eguna martitzena [irailak 9] da.
Danborradaren 25. urteurrena dela eta, argazki erakusketa antolatu du Anaiarte Elkarteak. Bihar irekiko dizkiote ateak, eta irailaren 13ra [zapatua] arte egongo da ikusgai Zabiel Kultur Etxean.
Herriko ekoizleez gain, atun errea dastatzeko aukera egongo da Mutrikuko Arraun Taldearen eskutik.
Geletako sabaia, zorua, argiteria, akustika eta aireztapena berritu dituzte, espazio malguak eta funtzionalak izan daitezen.
Gaur [irailak 2] arratsaldean piztu dute eta hilaren 11ra arte mantenduko dute piztuta.