
Urtz taldeak kontzertua eskainiko du bihar, Lekeition.

Ekain Pailazoak hausnarketa eta umorez beteriko ikuskizuna eskainiko du zapatuan, 17:00etan, Santi Brouard frontoian.

Lekeitio Lagunkoia taldeak Uribarren parkeko loreontzien garbiketa eta jolas-tokiko pintura berritzeko auzolana egingo du, astelehenean, 15:00etatik 18:00etara bitartean.

Guztira hamar konbate ikusteko aukera egongo da, eta horietatik hirutan Basque Warriors gerrikoa lortzeko borrokatuko dute; gerrikoaren bila aterako dira Ibai Arantzamendi eta Carlos Barbosa markina-xemeindarrak.

Ondarroako Udalak herri batzarra baliatuko du herritarrei 2026ko udal aurrekontuen berri emateko.

Maite Ortiz de Mendibilek eta Maialen Aldazabalek Azpeitiko Winter Series Desafioan garaipen boteretsua lortu dute. Gizonezkoen partiduan, Eñaut Urreistik eta Imanol Lopezek asteleheneko [urtarrilak 19] arantzatxoa atera ahal izan dute.

Patricia Etxegarai marrazkilari lesakarrak Geuretik Sortuak bekari esker Ziortza-Bolibarren egin du sorkuntza egonaldia. Baserri batean bakarrik bizi den emakume baten bizipenetatik abiatuta 'Bi zakur' komikia sortu du.

Etxebarriko Zulueta baserritik abiatuta, Elkor eta Goikoetxetagoiko baserriak lotzen dituen bidea egokitzeko lehen fasea amaitu dute.

Eguenean [urtarrilak 22] bi partida eta barikuan eta domekan [urtarrilak 23 eta 25] hiruna jokatuko dituzte; zapatuan ez dute partidarik jokatuko.

Domekan [urtarrilak 25] Rober-Telleria eta Latxi-Madariaga bikoteak kantxaratuko dira.

Martxoaren 7an egingo dute lasterketa, eta martxoaren 6ra arte egongo da izena emateko aukera. Hiru ibilbide egongo dira aukeran. Ondarroako Tripi-Trapu Boleibol Taldea izango da aurtengo omendua.

Lasala konpainiaren 'Alai familian' antzezlana urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean estreinatuko da Donostiako Gazteszena antzokian. Garazi Etxaburu ondarrutarra antzezlaneko dantzaria izango da.