Amoroto

Berotze globalak kostaldean sortzen dituen arriskuak saihesteko teknologiak aurkeztu ditu AZTIk

Teknologia horiek Euskal Herriko kostaldeko hainbat herritan ari dira probatzen, Mutrikun tarteko. AZTIren esanetan, berotze globalaren ondorio larrienetako bat da itsasoaren batez besteko maila handitzea.

Gontzal Mendibe Miguel

Alain Kortabitarte Bilbao 6 urteko umearen aldeko ekimena abiatu dute Aulestin

Umeari Menke-Hennekam sindromea diagnostikatu zioten 2020ko ekainean, eta sindromea ikertzeko diru bilketa kanpaina bat jarri du martxan Aulestiko Urzabal guraso elkarteak. Jaialdi bat ere egingo da uztailaren 9an.

Hondartza denboraldiaren aurkezpena

Murrizketarik barik, etzi hasiko da hondartza denboraldia

Lagundutako bainu zerbitzua ematen jarraituko dute, Lea-Artibain Lekeitioko Isuntza hondartzan aurkitu daiteke. Aurten, gainera, zerbitzua luzatu dute, eta uztailaren 1etik irailaren 30era arte eskainiko dute.

Lea-Artibaiko 'Akerbeltzen Antxumak' taldeak irabazi du Bizkaiko Taldekakoa

Zapatuan [maiatzak 28] jokatu zen finala Larrabetzun. Eskolarteko finalak ere jokatu ziren goizean, eta idatzizkoan LH6ko 3. Saria eraman zuen Olaia Calvo markina-xemeindarrak eta LH5ekoa Manex Bollar aulestiarrak.

Australiar eta euskaldunen arteko senidetze bazkaria egingo dute ekainaren 18an

Bertaratu nahi dutenek aurretiaz izena eman beharko dute. Horretarako azken eguna izango da ekainaren 10a.

Nahia Quincoces, Marilu Guenaga eta Amaia Zabala Gizaburuagako alkatea

Nahia Quincoces: "Herri txikiak gara, baina duinak ere bai, eta medikua edukitzea merezi dugu".

Txupina bota aurretik, omenaldia egin diote udaletxean Quincocesi, mendexarren eta leatar guztien izenean. Giro ederra lagun, elkarlanean osatutako ekimenekin ondo baino hobeto pasatu dute Mendexan bildu¡takoek.

Aita Santuaren koadroa, Lekeitiotik Vatikanora

Ibon Perez kazetariak Aita Santuaren margolana Vatikanora eramango zuela agindu zion Alberto Lopez Brasaola lagunari; datorren astean bete ahalko du emandako hitza.

Bide hegaletan zuhaitzak ardura barik moztu dituztela salatu du Eguzkik

Eguzkikoen esanetan, dozenaka urte dituzten zuhaitzak ari dira mozten, eta egiten ari diren inausketak ere oso arriskutsuak dira zuhaitzentzako

HITZAk 21. Korrikaren jarraipen zabala egingo du

21. Korrika Ispasterren sartzen denetik Mutrikuko Galbaixo gaina pasa arte lekukoa eramaten duten guztien irudiak jasoko ditu HITZAk.

Asola Berrin jokatu da Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketako hirugarren jaurtialdia

Iker Arizmendiarrieta markina-xemeindarra hirugarren dago sailkapen orokorrean, eta Nerea Arano eta Udai Zelaia emakumeen eta gazteen sailkapenen buruan jarri dira.

LED lanparak jartzera behartzen duen legerik ez dagoela ohartarazi du Kontsumobidek

Kontsumobide Kontsumoaren Euskal Institutuak jakin duenez, salmenta-jardunbide irregularrak egiten ari dira LED instalazioak saltzeko.

Bulkada Eguna Lea-Artibai eta Mutriku

Aldarrikapenek eta jai giroak bat egin dute Lea-Artibai eta Mutrikuko Bulkada Egunean

Eguerdian 30 lagun inguruk parte hartu dute Gaztetxean egindako mahai-inguruan. Bazkaltzen, ostera, 100 lagun inguru batu dira. Aldarrikapenak jai giroan egin dituzte.

Apirilaren 19ra arte aurkeztu ahal dira Cikamintza beka lortzeko eskabideak

Bekak udan atzerrian hizkuntzak ikastera doazen gazteak laguntzea du helburu. Cikautxo kooperatibak hirugarren urtez jarraian emango ditu diru laguntzak. Gehienez, ere, pertsonako 1.750 euroko diru laguntza emango dute.

Gehiago