Amoroto

Lea Ibarran energia komunitatea sortzeko lehenengo pausoak ematen hasi dira

Aurkezpen hitzaldiak ematen ari dira herriz herri. Azaroan Amoroton eta Gizaburuagan egin bezala, aste honetan Aulestin, Munitibarren eta Mendexan batuko dira herritarrekin.

Ziortza-Bolibar gune gorrian sartu da, eta Aulesti atera egin da

Azken lau egunetan 98 positibo erregistratu dituzte: 30 Ondarroan, 22 Lekeition, 18 Mutrikun, 11 Markina-Xemeinen, 8 Berriatuan, 6 Amoroton eta bana Etxebarrian, Ispasterren eta Ziortza-Bolibarren. Barikuan (abenduak 10) positibo bat erregistratu zutelako sartu da Ziortza-Bolibar gune gorrian.

Trabakuako errepidea moztuta egongo da bi astez

Aldundiko teknikariek jakinarazi dutenez, luiziak 1.000 metro kubiko material baino gehiago eraman ditu, lubeta bat hautsi du, eta, ondorioz, errepidean arrakalak sortu dira.

Diseinatzailea

Paul Txertudi: "Bezeroaren gorputzean eta nahi duen horretan ipintzen dut arreta"

Paul Txertudi Maguregi-Bareta diseintzaile gernikarra 2017tik bizi da Bartzelonan. Hara heldu eta hilabetera Mangon hasi zen beharrean, jostun lanetan. Horrez gain, bere marka propioa dauka.

Euriteak hainbat arazo sortu ditu Lea-Artibai eta Mutrikun

Markina-Xemeinen eta Berriatua inguruko errepideetan sortu dira arazo handienak. Markina-Xemeinen suhiltzaileek kendu dute ura.

Azken hiru egunetan 61 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun

Astelehenetik eguaztenera [abenduaren 6tik 8ra] ondoko herrietan erregistratu dituzte positiboak: 20 Ondarroan, 17 Mutrikun, 6 Markina-Xemeinen, 6 Amoroton, 5 Ispasterren, 4 Lekeition, 2 Berriatuan eta 1 Mendexan.

Lehen mailako arreta kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Besteak beste, bihotzeko arazoak dituztenen eta bronkitis kronikoa duten pertsonen kontrolak atzeratuko dituzte. «Jarraipen kontsultak garrantzitsuak dira, eta egingo ditugu, baina aurrerago».

Berria
Euskaraldiaren aurkezpena
Berriatuko euskara ikastaroa. Argazkia: Berriatuko Udala
deiadarmendiak
argazki galeria txapel eguna ondarroa

ARGAZKI GALERIA: V. Txapel Eguna, Ondarroan

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Alberdi eta Ibarluzea zuzenean sailkatu dira Interjaiko finalerako

Berriatukoak eta Markina-Xemeingoak sufrituta lortu dute finalerako txartela. Alberdi eta Manzisidor Donibane Lohizuneko Ugarein torneoko kanporaketako onenak izan diraXisterako Interjai Txapelketako finalerako zuzenean sailkatu dira Antxon Alberdi eta...

Joanes Goitisolok irabazi du Sestaoko V. Triatloi Olinpikoa

Ascentium Arabatri taldeko Joanes Goitisolo Otazua gernikarra izan da Sestaoko V. Triatloiko irabazlea. 1.500 metro igerian, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika egiteko 01.59.26 behar izan zuen. Proba, gainera, Euskal Herriko zirkuituko zo...

N.B.A.

Espainiako selekzioaren deia jaso dute Martinez eta Arrizabalagak

Iñigo Martinez eta Kepa Arrizabalaga ondarrutarrek Espainiako futbol selekzio absolutuaren deia jaso dute. Athletic Clubeko erdilaria eta Ingalaterrako Chelsea taldeko atezain fitxatu berria Luis Enrique hautatzailearen esanetara ariko dira Ingalaterr...

N.B.A.
Gehiago