Amoroto

Euskararen Eguna, aldarrikapenez betetako ospakizuna

Aro berrirantz joateko lanabesa da euskara. Hala dio Euskararen Nazioarteko Egunerako erakundeek onartutako adierazpenak. Hemen HERRIZ HERRIKO egitaraua!

Hogei mintzatalde daude martxan Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean

Aspalditik daude martxan Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Bermeo eta Ondarroakoak eta berriak abiarazi dituzte Busturian eta Elantxoben. Hainbat ekintza egiten dituzte euskaraz.

Bertoko sortzaileen lanak Durangon izango dira berriro

Abenduaren 8ra bitartean, euskal kulturgileen lanak ikusgai eta salgai izango dira bertan, baita Lea-Artibai, Mutrikuko sortzaileenak ere

Osasun larrialdia bihar sartuko da indarrean

Urkulluk jakinarazi du gaur bertan sinatuko duela osasun larrialdia deklaratzeko dekretua, eta bihar [abenduak 3] arratsalderako bilerara deitu du Labi.

Arantxa Iraola (Berria)

Amoroto eta Ispaster ere gune gorrian sartu dira

Azken hiru egunetan [azaroaren 29tik abenduaren 1era] 89 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 44 Ondarroan, 13 Berriatuan, 13 Markina-Xemeinen, 10 Mutrikun, 5 Lekeition, 3 Ispasterren eta 1 Amoroton. HITZAren eremuan 10 herri daude gune gorrian; Etxebarria, Gizaburuaga eta Ziortza-Bolibar daude gune gorritik kanpo.

Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde kalera atera dira herritarrak

Sindikatuen deiagaz bat egin dute hainbat eragile eta kolektiboek, eta pertsonen bizitzak eta planetaren biziraupena erdigunean jarriko dituen neurri politikoak eskatu dituzte

Puntu gutxigatik, Lea-Artibairi ihes egin dio BBK sariketaren garaipenak

443,50 punturekin irabazi zuen sariketa Uribe Kosta taldeak, eta Lea-Artibai taldeak 441,5 puntu batu zituen. Txapelketa irabazterik lortu ez duten arren, maila ona erakutsi du txapelketan Lea-Artibaiko taldeak.

Mutrikuko Santixo eguna
Mutrikuko Malen Txiki eguna
AreIrazabalkazetaria

Bizkaiko Itzuliaren 2. etapa lehiatuko dute Markina-Xemeinen

Lau egunetan lehiatuko den Junior mailako 24. Bizkaiko Itzulia txirrindulari lasterketaren 2. etapa jokatuko dute gaur, Markina-Xemeinen. 16:30ean hasiko da lasterketa Aldaola kalean, eta bertan egongo da helmuga ere.Txirrindulariek 79,6 kilometroko ib...

E.M.U.
txupinazoa
Chichinabo cabaret
Ikastola Eguna 2018 Ondarroan
Gehiago