Amoroto

Pandemia hasi zenetik, Lea-Artibain eta Mutrikun 103 kutsatu erregistratu dituzte

Eusko Jaurlaritzak ekainaren 1era arte metatutako datuen arabera, Lea-Artibain eta Mutrikun ez dira 94 kutsatu erregistratu, baizik eta 103. Datuen dantza horretan, Amoroton erregistratutako kutsatua ez zela amorotoarra esan dute. Beraz, eskualde mailan, Munitibar eta Amoroto dira kutsaturik erregistratu ez diren herriak.

DBHko ikasleentzako eskola jantoki zerbitzua martxan jartzea eskatu diote Jaurlaritzari

Bigarren hezkuntzako ikasleek ere funtsezko zerbitzu hori izan behar dutela uste dute 'Gure platera gure aukera' plataformakoek, "zerbitzu hori ez izateak ikasleen eskubideak urratzea, langileak kaleratzea eta familia kontziliaziorako oztopoak izatea eragingo lukeelako".

Ertzaintzak kriminalitate zantzuak ikusten ditu Zaldibarko zabortegian egindako kudeaketan

Zabortegia behera etorri izana Verter Recyclingek egindako kudeaketa akatsekin lotzen du Ertzaintzaren txostenak. Lau hilabete bete dira luizia gertatu zenetik, eta elkarretaratzeak egin dira, besteak beste, Markina-Xemeinen eta Etxebarrian.

Herritarren aldarrikapenak plazara eraman ditu Hamaika Gara kanpainak

Etxebarrian, Lekeition, Ispasterren, Mendexan, Markina-Xemeinen eta Ondarroako plazetan kolore desberdinetako aldarrikapenak eskegi dituzte.

Hirugarren fasean, astelehenetik aurrera

Jaurlaritzak eskaera asteon egin du, eta gaur [ekainak 5] baieztatu egin dute Salvador Illa Osasun ministroak eta Maria Jesus Montero gobernuko bozeramaileak. Astelehenetik aurrera, lehendakariak edukiko du hirugarren faseari buruzko erabakiak hartzeko eskumena; fasearen iraupena eta normaltasun berrira noiz pasatu ere berak erabakiko du.

Mutrikuko kiroldegia

Kiroldegi batzuk zabaltzen hasiko dira Lea-Artibain eta Mutrikun

Segurtasun neurri zorrotzak hartuta hasiko dira zabaltzen. Momentuz, astelehenean [ekainak 8] Aulestin, Markina-Xemeinen eta Mutrikun zabalduko dituzte. Erabiltzaileek ere desinkektatu egin beharko dituzte erabiltzen dituzten materialak, eta aldagelak ezingo dira erabili.

Pandemia hasi zenetik, Lea-Artibai eta Mutrikuko osasun eremuetan zazpi herritar hil dira COVID-19aren ondorioz

Hamabigarren egunez jarraian, Lea-Artibain eta Mutrikun ez dute kutsatu berririk antzeman. Eskualde mailan, gaur gaurkoz, Munitibar da pandemia hasi zenetik kutsatu bakar bat bera ere erregistratu ez duten herria. Lurraldeka, atzo 5 kasu berri erregistratu zituzten, 3 Araban eta 2 Bizkaian. Lakuan gaur minutu bateko isilunea egin dute COVID-19aren ondorioz hildakoak omentzeko.

LEAIBARREKOUMEENEGUNA

Errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Bermeoko Udalak herriko erakunde finantziario eta aholkularitza bulegoekin sinatu du hitzarmena. 2014 urtetik, hainbat sentsibilizazio kanpaina jarri dituzte martxanBermeoko Udalak eta herriko bost banketxek eta bi aholkularitza bulegok elkarlanean, er...

Mikel Santiso
Amoroto gure Esku dago

EGITARAUA: Berriatuko San Gregorio jaiak 2017

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Gehiago