
Belaunaldi ezberdinen arteko hirugarren topaketa antolatu dute zapatuan, Etxebarriko Nagusien Elkarteak eta herriko Guraso Elkarteak.

Zapatuan [irailak 28] lehiatu dute lehen aldiz txirrindulari lasterketa, eta profesional izandako partaide askok parte hartu dute. Igoera guztietako denborak kontuan izanda, aulestiarra 21. postuan sailkatu zen.

Euskararen arnasguneetako biztanleen ahalduntzea, aitortza eta kontzientziazioa indartzea dira proiektuaren helburu nagusiak. 'Kartzela' serie digitala sortu dute eta herriz herri aurkeztuko dute, tartean, Lekeition eta Markina-Xemein.

Irailaren 30a [astelehena] baino lehen eman beharko dute izena martxan parte hartu nahi dutenek. Egunean bertan [urriak 5] ez da izena emateko aukerarik egongo.

Herriko guraso elkarteak eta gazte asanbladak antolatuta Plastikoaren inguruko kontzientziazio asteburua eduki dute. Espero baino zabor gehiago atera dute errekatik.

Momentuz 196 korrikalarik eman dute izena Herrikrosaren webgunean. Zapatuan lehiatuko da proba, 17:30ean Ondarroatik irtenda. Autobusak jarriko ditu Tximista atletismo taldeak.

Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkarteak, Azaro Fundazioarekin elkarlanean, astelehenean [irailak 16] iragarri zuen egitasmoak jarraipena izango duela.

GERNIKA-LUMO // Hileko lehen zapatuetako ohiturari jarraituz, asteburu honetan azoka berezia egingo dute Gernika-Lumoko Merkatu Plazan. Biharkoa indabei eta ardoari eskainitako eguna izango da. Bertaratzen direnek indaba plater bat dastatzeko aukera iz...

Bertoko uretan geratzea erabaki duten ontziek txitxarro baltza, sardina, betandia eta estorninoa porturatu dituzte, batik bat. Asteon arrain gutxiago arrantzatu duteArrain gutxi ari direla harrapatzen kontuan hartuta, egunotan euskal kostaldean arrantz...

GAUTEGIZ ARTEAGA// Pertsona heldu zein nagusiei zuzenduta, memoria suspertzeko ikastaroa emango dute azaroko eguenetan Gautegiz Arteagako Kultur Etxean. Ordutegiari dagokionez, klaseak goizean izango dira, 10:00etatik 11:30etara. Gautegiz Arteagako Hel...

Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Mutrikuko turismo bulegoak elkarlanean antolatuta, Geoparkeko herriak deritzon bisita gidatua egingo da bihar, Mutrikun.Bisitariek alde zaharreko eraikin eta monumentu nabarmenenak bisitatuko dituzte, 12:00etatik 13:30...

Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak kirol ekintzetako erabiltzaileen artean egindako inkesta baten arabera, Araneko kiroldegiko erabiltzaileen gogobetetze maila handia da.Aurten bi inkesta egin dituzte. Alde batetik, lurreko kirol ekintzen asetasun mai...

ONDARROA // Ondarroako Udalak baieztatu duenez, iturriko uraren kalitatea ona dela ziurtatu dute azken hilabeteetan egin diren analisiek. Hainbat herritarrek edateko uraren zaporearen inguruan kezkak agertu dituztela kontuan hartuta, analisiak kontrola...

Herriko Landa Inguruen argitasuna berritzeko planagaz aurrera jarraitzen du Foruko Udalak. Modu horretan, oraingoan, Gaitoka auzoko argiteria hobetzeari ekingo dio, «herritarrei zerbitzu gehiago eta hobeagoak eskaintzeko konpromisoagoaz eta segurtasun...

ONDARROA // Ondarroako Udalak antolatuta, ipuin kontalarien saioak egingo dira udal liburutegian. Azaroan umeei zuzendutako lau saio egingo dira, martitzenero, 09:30ean, 11:00etan eta 14:30ean. Saioei dagokienez, martitzenean izango da lehenenengo saio...