Etxebarria

Lea-Artibai Fest. Lehenengo asteburua. Argazkia: Lea-Artibai Fundazioa.

Urriaren 19tik 27ra ospatuko dute Lea-Artibai Fest

Zazpigarren urtez antolatu du Leartibai Fundazioak eta askotariko ekintzak egingo dituzte. Ekintza batzuetarako izen ematea beteta dago dagoeneko.

Euskaraldia aurkezpena

2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo dute Euskaraldia

Euskaraldia ON! topaketak egin dituzte Eibarren. Boluntarioak, euskara elkarteetako kideak, herritarrak eta teknikariak bildu dira, herrietan aktibazioa eragiteko gako berriak jasotzeko.

Naturan Barrena (VII)

Udazkena dagoeneko

Euskal Herriko paisaia ikusgarriak, agerian daudenak eta ezkutuan egon nahi dutenak bildu ditu Paul Etxebarrietak, Road Bidea proiektuan. Orrialde honetan zentzumenak pizten dituzten argazki horietako batzuk bildu ditu HITZAk.

Paul Etxebarrieta

Bideak sarea, sareak lotura

Ondarearen Europako Jardunaldiek 200 ekitaldiz beteko dute Bizkaia, tartean Lea-Artibai. Berriatuan, Ispasterren, Lekeition, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Ziortza Bolibarren egongo dira ekintzak aukeran.

Imanol LarraƱagak eta Idoia Nogalesek irabazi dute 2024ko Ondarru-Lekitto lasterketa.

Imanol LarraƱaga eta Idoia Nogales, txapeldun VIII. Ondarru-Lekitto lasterketan

Imanol LarraƱaga azkoitiarra aurretik joan da lasterketa guztian, eta Karraspiora heltzerako alde nabarmena atera die denei. Idoia Nogales debarrak bigarren aldiz jarraian jantzi du txapela. Lea-Artibaiko onenak Zenabua Eiguren lekeitiarra eta Iker Ormaetxea ondarrutarra izan dira.

VI. Ondarru-Lekitto lasterketako podiuma.

Inoizko jende gehien batuko da VIII. Ondarru-Lekitto lasterketan

17:00etan hasiko da lasterketa Ondarroako Itsasaurre plazatik eta Lekeitioko Independentzia Plazan izango du helmuga.

Ekiola Lea-Artibai herri kooperatibaren obrekin hasiko dira.

Ekiola Lea-Artibai herri kooperatiba, lanekin hasteko prest

Gaur [irailak 19] Etxebarria, Markina-Xemein, Ondarroa, Berriatua eta Lekeitioko udal ordezkariak elkartu dira Ekiola Lea-Artibai proiektuaren obren nondik norakoak ezagutzeko.

Euskal Herri barruko mundubira Lea-Artibaitik ere pasatu da

Itsasoari lotutako ondarea partekatzen duten herriak zeharkatzen ari dira sei lagun txirrinduan. Getarian hasi zuten ibilbidea martitzenean [abuztuak 31], eta bertoko hainbat herri zeharkatu dituzte egunotan.

Beste 9 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun

Atzo [abuztuak 31] Lekeition (6), Mutrikun (2) eta Ondarroan (1) erregistratu zituzten COVID-19arekin kutsatutako kasu berriak. Dena dela, Lekeitioko intzidentzia tasa ez da igo. Bai aldiz Mutrikukoa. Bi herri horiek gune gorrian egoten jarraitzen dute.

Ondarroa gune gorritik atera da

Atzo [abuztuak 30] 5 positibo erregistratu zituzten: 3 Lekeition eta bana Amoroton eta Mutrikun. Ispasterko, Markina-Xemeingo eta Ondarroako intzidentzia tasak jaitsi egin dira, eta Lekeitiokoa eta Mutrikuko igo. Gipuzkoa gune laranjan egotegik gune horian egotera pasatu da.

Azken egunetan 30 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun

Barikutik domekara [abuztuaren 27tik 29ra] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Lekeitio (13), Mutriku (6), Ondarroa (6), Aulesti (3), Amoroto (1) eta Ispaster (1). Lekeitiok, Ondarroak eta Mutrikuk gune gorrian egoten jarraitzen dute. Araba ere gune gorritik atera da.

Gune gorrian egoten jarraitzen dute Lekeitiok, Mutrikuk eta Ondarroak

Uztaileko azken astetik gaur arte egoera zer edo zer hobetu bada ere, HITZAren eremuan dauden 5.000 biztanletik gorako lau herrietatik hiru gune gorrian daude oraindik. Lekeitioko Udalak neurriak zorroztea erabaki du. Lurraldeen artean, Araba da gune gorrian dagoen bakarra.

Azken orduetan 95 positibo erregistratu dituzte, gehienak Markina-Xemeinen

Atzo [uztailak 21] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: Markina-Xemein (51), Ondarroa (20), Mutriku (5), Etxebarria (5), Lekeitio (4), Berriatua (3), Munitibar (3), Aulesti (2) eta Ziortza-Bolibar (2). Markina-Xemeingo intzidentzia tasa 1.000 puntu baino gehiago igo da.

Markina-Xemein gune gorrian sartu da 20 positibo erregistratu eta gero

Atzo [uztailak 20] 52 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 20 Markina-Xemeinen, 13 Ondarroan, 7 Lekeition, 4 Aulestin, 4 Etxebarrian, 2 Mutrikun eta 2 Ziortza-Bolibarren. Markina-Xemeingo Udalak jakinarazi du gaur [uztailak 21] 50 positibo erregistratu dituztela; Osakidetzak biharko [uztailak 22] txostenean jasoko ditu horiek.

Gehiago