Etxebarria

Irailaren 21ean egingo da VIII. Ondarru-Lekitto lasterketa

Gaur [uztailak 4] aurkeztu dute irailaren 21ean egingo den Lea-Artibai eskualdeko lasterketa, izena ematea zabalik dago irailaren 19ra arte.

Lea-Artibaiko Mankomunitateak irudi berria du. Argazkia: Lea-Artibai Mankomunitatea.

Lea-Artibai Mankomunitateak irudi berria dauka

Euren esentzia mantenduta, irudi berriagaz pertsonen eta ingurumenaren zaintzagaz duten konpromisoa islatu nahi izan dute. Bestalde, Facebook eta Telegram kanalak ere sortu dituzte.

Apalantza eta San Miguelek irabazi dute XVI. San Migel Rallysprinta

Antolatzaileak ā€œoso pozikā€ agertu dira zapatuko [ekainak 29] lasterketarekin. Guztira 72 autok eman zuten izena eta 68 autok egin zuten lasterketa, horietatik, 54 iritsi ziren amaierara.

Kaxarranka Unai Urkiagagaz lehen aldiz

Eguraldiak ez ditu sanpedroak zapuztu

Lekeition Kaxarranka lekuz aldatu behar izan zuten euriagatik, baina jai giroa nagusitu da herri eta auzoetan.

Herriak eraldatzeko eta bizigarriago egiteko deia zabalduko dute Harrotasun Egunean

Sistemaren "erroko aldaketa" eskatuko dute barikuan [ekainak 28] Lekeition egingo duten Harrotasun Egunean. LGTBIQ+ kolektiboko kideek herrietan onartuak izateaz gain, herriak eraldatu gura dituzte, leku bizigarriagoak sortzeko.

Eme automobilismo kirol klubak XVI. San Miguel Rallysprinta antolatu du. Argazkia: Eme.

Errekorrak haustera dator XVI. San Miguel Rallysprinta

72 autok eman dute izena, horietatik, 30 izango dira emakumezkoak: Euskal Herriko errekorra hautsi dute. Zapatuan [ekainak 29] 15:00etan irtengo da lehenengo autoa, Etxebarritik.

Ostalaritzako langileei bideratutako informazio puntuak jarri ditu LABek

Busturialdeko hondartza inguruetan egon dira gaur LABeko kideak, ostalaritzara bideratutako informazioa eskaintzen. Datorren astean egongo dira Lea-Artibai eskualdean.

Azken egunetan 8 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain

Barikutik domekara [uztailaren 2tik 4ra] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: 6 Lekeition, 1 Etxebarrian eta 1 Ziortza-Bolibarren. Ondorioz, hiru herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira. Joan den aste osoan guztira 10 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun.

Positibo bat erregistratu dute Mutrikun

Atzo [uztailak 1] Mutrikuko intzidentzia tasa 0 bazen ere, gaur [uztailak 2] igo egin da. Gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu dira. Hiru lurraldeetako intzidentzia tasek gora egiten jarraitzen dute, batez ere Gipuzkoakoak.

Uema: "Osasun zerbitzuan euskal hiztunen eskubideak egunero urratzen dira"

Udalerri euskaldunetako osasun zerbitzuetako hizkuntza eskubideei buruzko datuak jaso ditu Uemak. Herritarren hizkuntza eskubideak egunero urratzen direla diote.

Mutrikuk ere 0 tasa dauka

Atzo [ekainak 30] ere Lea-Artibai eta Mutrikun ez zuten COVID-19arekin kutsatutako kasurik erregistratu. Mutrikuko intzidentzia tasa jaitsi egin da, eta gainerako herrietakoak bere horretan mantendu dira. Hiru lurraldeetako intzidentzia tasek gora egiten jarraitzen dute, batez ere Gipuzkoakoa.

Hiru lurraldeetako intzidentzia tasak igo egin dira

Atzo [ekainak 29] Lea-Artibai eta Mutrikun ez zuten COVID-19arekin kutsatutako kasurik erregistratu. Markina-Xemeingo intzidentzia tasa 20 puntu jaitsi da, eta gainerako herrietakoak bere horretan mantendu dira. Lurraldeei dagokienez, Gipuzkoako tasa da gehien igo dena.

Azken orduetan kasu bat erregistratu dute Lea-Artibain

Atzo [ekainak 28] erregistratu zuten kasu bakar hori Etxebarrian erregistratu zuten. Ondorioz, herri horretako intzidentzia tasa 0 izatetik 134,23 izatera pasatu da. Lurraldeetan, Arabako eta Bizkaiko tasak jaisten jarraitzen dute, eta Gipuzkoakoa gorantza doa.

Asteburuan positibo bakarra atzeman dute Lea-Artibai eta Mutrikun

Intzidentzia tasak hobera egiten jarraitzen du Lea-Artibain eta Mutrikun. Hamar udalerrik 0 tasa daukate eta gainontzeko hirurak gune berdean sartu dira.

Intzidentzia tasa 100dik gora izatetik 0 izatera igaro da Etxebarrian

Ondarroako intzidentzia tasa zer edo zer jaitsi da. Atzo [ekainak 24] ere ez zuten COVID-19arekin kutsatutako kasurik erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun. Gaur gaurkoz 0 tasa daukaten herriak hamar izatera igaro dira.

Gehiago