Ispaster

Lau Grand Slamak Jai Alai World Tourraren parte izango dira

Markina-Xemeingo Grand Slama Jai Alai World Tourraren parte izango da. Ekainaren 10a eta uztailaren 16a artean lehiatuko dute. Final handiaren ostean, azaroan, Berriatuko Bakarkakoa lehiatuko dute.

Mugartegi eta Lejardi, lehen Ezkurdi Women Winter Seriesko txapeldunak

Erika Mugartegi eta Arai Lejardi markina-xemeindarrak dira Ezkurdi Women Winter Seriesko lehen irabazleak, Maite Ortiz de Mendibil arabarra eta Maialen Aldazabal berriatuarra garaitu ondoren. Gizonezkoen lauko finalean, Aritz Erkiaga ispastertarra Xabi Barandika gernika-lumotarrari gailendu zitzaion.

Lur eta Arai Lejardi, txapeldun V. Nesken Zesta-Punta Txapelketan

Ahizpa markina-xemeindarrek "erraz" irabazi zuten lehenengo mailako finaleko partidua. Bigarren mailan Laurak (Noain) eta Maiak (Berritua) osatutako bikotea izan zen nagusi.

Sarai Larrinaga Lejardi, Bizkaiko neguko jaurtiketa luzeen txapelketa lehiatzen.

Neguko jaurtitzaile luze onena erabakitzeko txapelketa

Neguko jaurtiketa luzeen Euskadiko Txapelketa lehiatuko dute etzi [martxoak 11], Durangon.

Martxoaren 29a da Errigoraren udaberriko kanpainako eskaerak egiteko azken eguna

Beste behin ere, Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta eta lekaleak eskatu ahal dira.

Greba orokor baterako prozesua abiatu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Protesta "zaintza eskubide unibertsalen alde" egiteko helburuagaz abiatuko dutela esan dute. Ez dute greba orokorrerako egunik zehaztu, baina zehaztu dute M8tik kanpo egingo dutela.

Bizkaiko hondartza denboraldia ekainaren 15ean hastea adostu dute

Herritarrek 1,5 m-ko segurtasun tartea bete beharko dute, hondarretan zein uretan. Sorospen postuek protokolo bat edukiko dute, eta banaka sartu beharko da horietara.

Elizkizunak ospatzen hasi dira hainbat herritan

Momentuz, HITZAk jakin ahal izan duenez, Mutrikun eta Ondarroan hasiko dira mezak eta hileta elizkizunak ospatzen. 

Nekane Murga: "Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa prest daude 2. faserako"

Datuetan gorabeherak egon arren, bilakaera orokorra beheranzkoa dela adierazten dutela azaldu du Jaurlaritzako Osasun sailburuak.

Sare publikoko hezkuntzako langileak lantokietara bueltatzea agindu dute

Ikuskaritzan eta ikerkuntzan ari diren langileak izan dira lantokietara bueltatu beharra eduki duten lehenengoak. Sindikatuek Hezkuntza Sailaren formak kritikatu dituzte, eta proposamena helarazi diote, ikasturte amaiera "adostua, segurua eta kalitatezkoa" izan dadin.

Erredakzioa

Bizkaiko hainbat museok erakusketa birtual bat osatu dute

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu du ekimena, Museoen Nazioarteko Egunaren harira. Bizkaiko hogeita hamar museok baino gehiagok objektuak eta piezak 'utzi' dituzte erakusketa birtuala egiteko, eta tartean da Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoa.

Alarma egoera bi astez luzatzea onartuko du Espainiako Kongresuak

Pedro Sanchez buru duen gobernuak hilabeteko luzapena eskatu nahi zuen bihar Espainiako Kongresuan [maiatzak 20]. Baina Ciudadanosekin akordioa lortu eta gero, bi asteko luzapena onartzeko bozketa bihar eguerdian egingo da.

Lea Ibilbidea egokitzen ari dira

Bidea egokitu eta belarrak moztuko dituzte. Lanek hiru hilabete inguru iraungo dute.

Garbigunea

Jarduera lehengoratu dute Amorotoko Garbigunean

Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, Garbigune mugikorrak ere maiatzaren amaieran hasiko dira zerbitzua ematen.

Gehiago