Ispaster

Ispaster, energia komunitatea sortzeko bidean

Ispasterko Udala eta herritarrak energia komunitatea sortzeko urratsak ematen ari dira. Gaur-gaurkoz, hogeita hiru lagunek izena eman dute eta hurrengo antolakuntza bilera hilaren 26an egingo dute. Martxo amaierarako komunitatea sortuta edukitzeko lanean ari dira.

Zuhaitz erorketak, lur jausiak eta urez betetako errepideak utzi ditu Gerard denboraleak

Iragarrita bazegoen ere, domeka gauetik gaur [urtarrilak 17] arte egindako euri jasek eta haize ufadek nahikoa kalte eragin dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun. Fien denboralea sartu da gaur [urtarrilak 17].

Garaile berriak edukiko ditu aurtengo Winter Seriesek

Aritz Erkiagak eta Jon 'Bullet' Zabalak Jean Dominique Olharanen eta Thibault Basqueren kontra 1-2 galdu dute Jai Alai Winter Seriesko ligaxkako azkenengo jardunaldian. Porrot horregaz, txapelketatik kanporatuta geratu da Lea-Artibaiko bikotea.

"Soldaten eta pentsioen erosteko ahalmena berreskuratzeko eskaeragaz jarraituko dugu"

Bost urte horietan hainbat eskaera lortu dituzten arren, oraindik ere borrokatzeko milaka arrazoi dituztela diote pentsiodunek. "Harro" daude bidezkoa den aberastasunaren banaketaren aldeko borroka egiteaz.

Zesta-puntaren eta harrobiaren uztarketa, Ispasterren

Ispasterko Udalak lau zesta alokatzeko zerbitzua abiatu du. Doakoa izango da, eta herriko gazteei zuzendua. Udaletxean izena emanda eta giltz elektronikoa hartuta, frontoiaren behealdean hartu ahalko dira zestok.

5 urte beteko ditu "duintasunari bideak zabaltzeko" pentsiodunen borrokak

Bost urteko borroka ospatzeko eta borrokan jarraitu beharra dagoela aldarrikatzeko pentsiodunak kalera atera dira astelehenean [urtarrilak 16]. Lekeition, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Mutrikun 12:00etan jarri dituzte hitzorduak.

Elkarretaratzeak, deklaratzera deitu dituzten Bizkaiko metalgintzako langileak babesteko

Biharko elkarretaratzera joateko hitzordua ezarri dute Markina-Xemeingo Babel aurrean, 09:30ean.

Komunitate zientifikoa, zientzia politiketan eragiteko beharra agerian uzteko ahaleginak egiten

Elhuyar koronabirusaren inguruko azalpen bideoak egiten ari da. Hau bigarren bideoa da, eta komunitate zientifikoa krisi honetan zertan ari den erakusten du.

Herritarrentzako doako laguntza psikologikoa, eskura

Psikobizi zerbitzua koronabirusaren ondorioz sortutako zailtasun uneei aurre egiteko laguntza psikologikoa behar dutenei dago zuzenduta. Zerbitzua Bizkaiko Psikologia Elkarteak bideratu du.

Ondarroako osasun etxea

Zentro batzuk izendatu dituzte arnas sintomak dituzten pertsonentzat

Lekeitio eta Ondarroa dira Lea-Artibaiko erreferentziazko zentroak. Asistentziaren berrantolaketa horren ondorioz, inguruko kontsultak aldi baterako itxiko dira.

Neurriak langileen kontura datozela salatu dute sindikatuek

Patronalak egingo duen dekretuaren interpretazioari adi egongo direla esan dute sindikatuek.

Elhuyarrek koronabirusaren inguruan egindako azalpen bideo guztiak!

Guztira bederatzi bideo labur egin ditu Elhuyarrek. Koronabirusak sortu duen egoera berezi honetan, herritarrei euskarazko "irizpidedun eta kalitatezko informazioa" ematea ezinbestekoa da Elhuyarren ustez.

Euskaraldia

Entitateei zuzendutako saio birtual bat egingo du Euskaraldiko lantaldeak

Saioa apirilaren 3an izango da, 10:00etatik 12:00etara. Zalantzak argitu eta galderak egiteko aukera egongo dela esan dute.

sare etxerat

Sarek eta Etxeratek bariku honetan sareetan argazki eta bideo aldarrikatzaileak zabaltzeko dei egin dute

Etxetik Etxera' saio berezia prestatu dute. Sare Herritarraren Facebook-ean ordu erdiko saioa emitituko dute bariku arratsaldean, zuzeneko musika emanaldiekin eta bertsoekin girotuta.

Gehiago