
Eusko Jaurlaritzak 3,6 milioi euroko aparteko laguntzak eman ditu Ukrainaren inbasioak eragindako egoeratik eratorritako produkzio kostuen igoera konpentsatzeko asmoz.

Goizean eskolarteko finalak jokatuko dira (idatzizkoa eta bat-batekoa) eta arratsaldean taldekako finalaurrekoak eta finala; bertan ariko dira Lea-Artibaiko Akerbeltzen Antxumak.

Asteburuan lehiatu dira Ondarroan Bizkaiko Trainerillen Ligako azken bi jardunaldiak eta emaitza onak lortu dituzte eskualdeko taldeek.

Gernika-Lumokoak 22-18 irabazi zion Amaia Aldairi atzo [maiatzak 8] kaiolako VII. mastersean.

Zapatuan, Azkoitian hasiko den Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketan lau talde lehiatuko dira.

Idurre Bideguren EH Bilduko senatariaren esanetan "aurrerapauso bat da aldarrikapen historiko honentzat".

Jaietako gauetako autobus zerbitzua martxan jarriko dute barikutik aurrera [maiatzak 6] Lea-Artibai eta Lea Ibarrako amankomunazgoek.

Markina-Xemeinen otsailaren 15era arte batuko dituzte herritarren ekarpenak.

Domekan egingo dute mendi irteera, eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Santa Ageda bezpera astelehena bada ere, batzuk zapatuan aterako dira kantuan, eta beste batzuk domekan eta astelehenean. Hemen herriz herriko egitarauak.

Mutrikun datorren astean egingo dute Greba Feminista antolatzeko bigarren bilera.

Otsailaren 7an hasiko dute programa eta bere helburu eskualdeko emakumeen ekintzailetza eta kalitatezko enplegu egonkorrak bultzatzea da.

Emakumeen herri lasterketa martxoaren 10ean egingo da, 10:30etan, Donostiako Bulebarretik hasita. Lasterketan HITZA taldeagaz parte hartzeko telefonoz deitu (94-684 44 36) ahal da. HITZA taldeko guztiei kamiseta bat oparituko zaie.

Australiara lanera joan ziren euskaldunen istorioak bildu eta ezagutarazi nahi duen taldea da Euskal Australiar Alkartea. Eskualdeotako hainbat herritar daude bertan.

Kintxopekoen 24. Sariketa otsailaren 8tik 10era jokatuko dute, eta Zaldi-Mando 34. Sariketa, berriz, otsailaren 15etik 17ra lehiatuko dute.