Ispaster

"Basakeria kapitalista" salatzeko mobilizazioa deitu du Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak

Kapitalismoari aurre egiteko antolakuntza komunista aldarrikatuko dute abenduaren 30ean 19:00etan Lekeitioko plazatik hasiko den manifestazioan. Lea-Artibaiko langileria mobilizazioan parte hartzera deitu dute.

Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia Bizkaiko finalean ariko dira

Ibarzabalek Larrabetzuko saioa irabazita lortu du finalerako txartela, eta Galletebeitiak puntuazioz. Larrabetzuko saioan Ibarzabalek 542,5 puntu lortu zituen; finalisten artean bigarren puntuaziorik onena dauka.

Azken egunetan 88 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun

Eguenetik domekara [abenduaren 2tik 5era] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: 41 Ondarroan, 16 Mutrikun, 12 Markina-Xemeinen, 9 Berriatuan, 7 Lekeition eta bana Ispasterren, Mendexan eta Munitibarren. Mutrikuko intzidentzia tasa 1.000tik gorakoa da, eta Ondarroakoa ia 2.000ra heltzen da.

Urkullu: "Ziurtagiria erabili ahal den espazio guztietan erabiltzea da gure helburua"

Momentuz, zapatutik aurrera [abenduak 4] ziurtagiria beharko dute herritarrek aisialdirako jarduerak eta dantzarako aukerak eskaintzen dieten lekuetan eta 50 pertsonak baino gehiagok jateko lekua duten jatetxeetan. Ziurtagiria beste leku gehiagotan eskatzeko baimena EAEko Auzitegi Nagusiak eman behar diela esan du.

Ikastetxeetan hitanoa eta alokutiboa lantzeko unitate didaktikoa sortu dute Markina-Xemeinen

AEK-ko irakasleek urteetan egindako lanketaren fruituia aurkeztu dute gaur [abenduak 3]. Unitate didaktikoa batez ere DBH4ko ikasleei zuzenduta dagoela eta etorkizunean proiektua gehiago garatu daitekeela azpimarratu dute.

Txakartegik, Bustinduik eta Aurrekoetxeak Titan Series Almeria proba lehiatuko dute

Abenduaren 8tik 12ra bitartean egingo da proba, Andaluzian (Espainia). Abentura bizitzeaz gain, Aspanovasen aldeko aldarria egingo dutela azpimarratu dute.

Euskararen Eguna, aldarrikapenez betetako ospakizuna

Aro berrirantz joateko lanabesa da euskara. Hala dio Euskararen Nazioarteko Egunerako erakundeek onartutako adierazpenak. Hemen HERRIZ HERRIKO egitaraua!

Naiara Burgoa Eva Alkorta harrera familia
IspasterHerriAdeitsua

ARGAZKI GALERIA: Etxebarriko VII. Ganadu Azoka

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Mugartegi eta Larrinaga Espainiako Txapelketetara joango dira

Ainara Mugartegi Solozabal atleta markina-xemeindarrak Ciudad Realen (Gaztela-Mantxa, Espainia) lehiatuko den Federazioen arteko Espainiako Txapelke- tan parte hartuko du bihar. Euskadiko Selekzioak aukeratu du Durango Kirol Taldeko atleta gaztea 18 ur...

Eider Mugartegi

Eduardo Maidagan Gernika RTren managerra izango da

ERRUGBIA // 2015etik Gernika RTren lehen taldearen entrenatzailea izan den Eduardo Maidagan klubaren managerra izango da aurrerantzean. Beragaz entrenatzaile lanetan aritu den Nicolas Martinezek bakarrik zuzenduko du taldea hurrengo denboraldian. Besta...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Herriarteko finalak jokatuko dira gaur, Markina-Xemeinen

ZESTA-PUNTA // Zesta-puntako Herriarteko Txapelketaren finalak jokatuko dira gaur, Markina-Xemeingo Uni frontoian. Markina-Xemein eta Gernika-Lumoko taldeak aurrez aurre aurkituko dira 17:30ean hasiko diren finaletan. Kadete mailan, Arakis-Atain II eta...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Gehiago