
Ekonomia ikasketak ere baditu Mikel De la Fuentek, eta pentsioena da gaur egun gertutik jarraitzen duen gaia. Arlo ekonomikoaz gain, arlo juridikoa eta soziala ere kontuan hartu behar direla dio.

Brexit osteko ituna adosten ari dira egunotan. Akordioa ixteko falta diren puntuen artean arrantza giltzarri bihurtu da. Erabakiak Ondarroan ere eragina izango du. Gaur gaurkoz, baina, dena airean dago. Gaur egun Erresuma Batuko uretan Ondarroako hiru alturako ontzi ari dira arrantzan.

Hamahiru herrietako intzidentzia tasak 500etik beherakoak dira. Dena dela, ostalaritza establezimenduak zabaldu ahal diren edo ez jakiteko, intzidentzia tasa ez da kontuan hartuko 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan. Azken orduetan positibo bakarra erregistratu dute.

Esan dutenez, jasotako laginak Gurutzetako eta Galdakao-Usansoloko ospitaletara bidaliko dituzte, eta langileei emaitzak SMS bidez emango dizkiete 24-48 orduko epean.

Zapatutik [abenduak 12] aurrera, 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 500etik behera duten herrietako ostalaritza establezimenduek zabaldu ahalko dute. Lurraldeen arteko mugikortasunak debekatuta egoten jarraitzen du; soilik lurralde historiko bereko herrien arteko mugikortasuna baimendu du. Neurriok urtarrilaren 11tik aurrera malgutu ahal direla esan dute.

550 euroko laguntza zuzenak bideratuko dizkiete Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Munitibar, Ondarroa eta Ziortza-Bolibarko establizemenduei. Eskaerak abenduaren 15a arte aurkeztu daitezke.

Barikutik domekara ondoko herrietan erregistratu dituzte positibo berriak: Ondarroa (5), Mutriku (3), Lekeitio (3), Berriatua (3) eta Markina-Xemein (1). Ondarroa gune laranjan dago Mutrikurekin batera. Lekeitiok gune horian egoten jarraitzen du. Joan den aste osoan 36 kasu atzeman zituzten Lea-Artibain eta Mutrikun.

Urtero legez, musikak hartuko du Amoroto San Martin jaiek irauten duten bitartean. Mus eta briska txapelketak egingo dira uztailaren 8an. Egunean bertan eman beharko da izenaUrtero legez, kontzertuez eta ohituraz betetako jaiez gozatzeko aukera egongo ...

Azken sei hilabeteak Brasilen egin ditu Amaia Izarzugaza bermeotarrak. Faveletan bizi diren umeei musika irakasteko Favela Brass proiektuaren baitan boluntario lanak egin ditu.Aiama izen artistikoagaz ezaguna da Amaia Izarzugaza (Bermeo, 1982) musikari...

Eneko Aburruza bermeotarrak Ingalaterran lehiatutako British Open txapelketa irabazi zuen aurreko asteburuan, jiu jitsu modalitateko 60 kiloko kategorian.Judo Klub Bermeoko kideek azaldu dutenez, txapelketa «oso garrantzitsua» da. «Ingalaterra guzti...

UZTAILAK 412:00. Meza nagusiaOndoren. Dantza ikuskizuna: Amorotoko Arta Nagusi taldearen eta Paraguayko Regimiento 13 taldearen eskutik.19:00. Txantxuntxunen ongi etorria eta txupinazoa.Ondoren. Betso triki poteoa: Garazi Navarro, Aitor Toko, Miren Amu...

Eskulan ikastaroko ikasleek ikasturtean egindako lanak ipini dituzte erakusgai, Busturiko Altamira auzoko kultur etxean. Erakusketa uztailaren 28ra arte bisitatu ahalko da. Bertan, kolore eta material ezberdinekin egindako kutxak, hautsontziak, margola...

