Ispaster

Alarma egoera ezartzeko eskatuko dio Urkulluk Sanchezi

Espainiako Gobernuari bidaliko dio eskaera ofiziala. Alarma egoera ezarrita ere, Urkulluk eutsiko lioke aginteari. Urkulluk Sanchezi azaldu dio egungo egoera ikusita hartu duela alarma egoera eskatzeko erabakia, nahiz eta Jaurlaritzak gaur bertan [urriak 23] jarri dituen indarrean neurri murriztaile gehiago.

Jaurlaritzak ezarritako neurri orokorrak, bereziak eta gomendioak

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osorako neurriak ezartzeaz gain, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan mugikortasuna are gehiago mugatu dute, herri horien egoera epidemiologikoa "larria" delako. Neurri guztiak zapatuan [urriak 24] sartuko dira indarrean.

Elkartasun kutsu bereziarekin dator Errigoraren udazkeneko kanpaina

Eskaerak zapatutik [urriak 24] azaroaren 12ra arte egin daitezke. Saskien %25 euskalgintzara bideratzeaz gain, aurten AEKri, Seaskari eta Sortzeni ere diruz lagunduko die proiektuak.

EAEko Auzitegi Nagusiak ez du baimendu bilerak sei lagunetara mugatzea

Auzitegiak esan du Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak «oinarrizko eskubideak urratzen» dituela eta «lege babesik» ez duela. Esan dutenez, Jaurlaritzak bakarrik «gomendatu» egin ahal du talde bilerak gehienez sei pertsonakoak izatea.

Eider Mugartegi

Kopla Barik bertso zirkuituan ariko dira Ibarzabal eta Galletebeitia

Lehenengo saioa zapatuan [urriak 24] egingo da, Mungian. Zirkuituak Bizkaiko Bertsolari Txapelketak utzitako hutsunea beteko du. Saioak bereziak izango dira: musikatua, pertsonaietan oinarritutakoa, lehiaketa erakoa eta Bizkaiko txapeldunena.

Udalerri batzuetan "neurri selektiboak" hartzeko aukera aztertuko dute

Zehaztu dute 5.000 biztanletik gorako udalerriei eragingo liekeela erabaki horrek. Babes sozialerako Euskadiko planaren aholku batzordeak aurreratu egin du batzarra; bihar [urriak 22] 18:00etan egingo dute bilera.

Eskola jantokietako langileen lehen greba eguna da gaur

Lekeitoko Eskola Publikoan, Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan eta Zaldupe eskolan, eta Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastolan eta Institutuan bat egin dute greba deialdiagaz. Eskola txikietan ia ez du eraginik eduki grebak.

Astelehenean errebalidari planto egingo diote Lekeitioko ikasleek

Maiatzaren 29an egokitu zaie Lekeitio BHI-Iturriotzeko ikasleei DBH 4. mailako errebalida azterketa egitea, eta azterketari planto egingo dio Lekittoko Ikasle Mugimenduak.Ikastetxekoek jakitera eman dutenez, 08:45ean Iturriotzeko sarreran elkartzeko de...

E.M.

Lekeitioko 25. Triatloia ordubete beranduago hasiko da

TRIATLOIA // Ekainaren 17an egingo den Lekeitioko Triatloiaren hasiera ordua ordubete atzeratzera behartuta egon da proba antolatzen duen Garraitz Kirol Taldea. Egun berean beste kirol proba bat dagoela eta, Ertzaintzari Lekeitiora garaiz ailegatzea ez...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Pinak kontratua berritu du Lointek Gernika Bizkaiagaz

SASKIBALOIA // Maria Pinak bigarren denboraldia beteko du Lointek Gernika Bizkaian. 2017-2018 denboraldirako taldea osatzeko lanean klub gernikarrak egin duen lehen kontratu berritzea da. Zaleen berotasuna eskertu du valentziarrak, Maloste bere «etxea...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Kilin Kala igeri zeharkaldia egingo da, uztailaren 1ean

IGERIKETA // Aurten ere Garraitz irla inguratzen duen 20. Kilin Kala igeriketa zeharkaldia egongo da uztailaren 1ean, Garraitz Kirol Taldearen eskutik. Proban parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago ekainaren 30era arte www.sailkapenak.com web o...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

«Emakume talde baten aldeko apustua egin gura izan dut»

Emakumez soilik osatutako rally taldea sortu berri dute, eta ilusioz beteta dago Zihara Esteban (Gernika-Lumo, 1994). Lehen proba apirilean lehiatu zuten, eta bihar dute hurrengoa.Emakumez osatutako taldeagaz lehiatzen hasi zara aurten. Zelan sortu zen...

Squash-padel Txapelketa jokatuko dute Lekeition

PADEL // Lekeitioko 1go Squash-Paddel sariketa antolatu dute ekainerako. Izen emate epea zabalik dago, eta parte hartu ahal izateko maiatzaren 30a baino aurretik eman behar da izena kiroldegiko harreran. Antolatzaileek azaldu dutenez, 14 urtetik gora e...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Gehiago