Ispaster

Bederatzi Covid-19 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun

Gaur [martxoak 23] goizean eman ditu azken datuak Eusko Jaurlaritzak. Mutrikun, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mendexan eta Ondarroan daude erregistratutako kasuak. Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban 2.421 pertsona kutsatu dira guztira.

Alarma egoera hamabost egunez luzatuko dute

Oraindik "okerrena iristear dagoela oraindik", esan du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Alarma egoeran igarotako lehenengo astea aztertu eta egoera larria dela nabarmendu du, eta herritarrek prest egon behar dutela datorren astean kutsatutakoen eta hildakoen kopuruak handitzen ikusteko.

Osasuna lehenengo lerroan ipini behar dela diote sindikatuek

Langileen osasun baldintzak bermatzearen alde egin dute sindikatuek, eta lantegiak ixteko eskatu. Langileak etxera bidaltzean langileen eskubideak bermatzeko ere eskatu dute

Oihana Cabello Elorriaga eta Nerea Bedialauneta Alkorta
Denda bateko pertsiana itxita

Merkatari eta ostalari elkarteek diote "urduri eta kezkatuta" daudela

Errege Dekretuak bete-betean eragin die merkatariei. Erakunde publikoei laguntzeko eskatzeaz batera, normaltasunera itzultzerakoan herritarrei auzoko denda txikietan erosteko eskatu diete, "bestela komertzio txikiak desagertu egingo dira".

Nerea Bedialauneta eta Eider Mugartegi

Ertzaintzak kontrolak areagotu ditu, alarma egoera betetzen dela ziurtatzeko

Portuko langileei enpresako lan baimenak eskatu dizkiete, eta sukarrik ez dutela egiaztatzen ibili dira. Ertzaintzak esan duenez, dagoeneko hiru isun ipini dituzte Lea-Artibai eskualdean, neurriak ez betetzeagatik.

Lea-Artibain eta Mutrikun hiru COVID-19 kasu erregistratu dituzte

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Lekeition, Markina-Xemeinen eta Mendexan daude positibo kasuak (atzora arteko datua). Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban kutsatutakoak guztira 1.190 dira. Osakidetzako erizain bat ere hil egin da sei egunez Bizkaiko ospitale batean egon ostean.

Ikastetxeak 'sine die' itxi ditu Jaurlaritzak

Aurreko aginduan eskolak 14 egunerako etengo zituztela adierazi zuten hezkuntza agintariek. Gaurkoan, berriz, "beste abisu bat eman arte" luzatu dute itxialdia. Osasun agintariek emaniko aholkuei zorrotz jarraitzeko eskatu du Hezkuntza Sailak.

Giza proben Bizkaiko txapelketaren azkenengo saioa jokatuko dute

Bihar eta etzi Nabarnizen izango dira probak. Bermeoko Alegria, Kortezubiko Bilbao, Gernikako Alzola, Bedaronako Iturraspe eta Nabarnizko Zubizarreta ariko dira lehianGiza Proben Bizkaiko Txapelketaren azken jardunaldia jokatuko dute asteburuan, Nabarn...

Aintzina Monasterio

Nordic Walking-ari buruzko berbaldia emango dute gaur

Nordik Walking-aren inguruko berbaldia emango dute gaur arratsaldean, Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian. Gernika Atletismo Taldeak antolatuta, 19:00etan hasiko da hitzaldia, eta martxa nordikoa ezagutara emateko baliatuko dute.Hain zuzen ere, iraupe...

A.M.M.

Bermeo futbol taldeak Beasainen kontra jokatuko du bihar

Hirugarren mailan 15. jardunaldia lehiatuko dute asteburuan, eta Bermeo Futbol Taldeak Beasainen kontra jokatuko du, bihar. 17:15ean hasiko da bi taldeen arteko norgehiagoka, Loinatz futbol zelaian.4. multzoko sailkapeneko laugarrena da bermeotarren bi...

A.M.M.

Lointek Gernika Bizkaiak Lleidan jokatuko du, etzi

SASKIBALOIA // Lointek Gernika Bizkaiak LLeidako Cadi La Seu taldearen kantxan lehiatuko du domekan, 10. jardunaldia. Emakumezkoen Ligako sailkapenean hirugarrena da talde gernikarra, 16 puntugaz. Talde katalanak, ostera, bi puntu gutxiago ditu, eta bo...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Larrinaga bandaren grabazio zaharrak biltzen dituen diskoa argitaratu dute

Bermeoko Udalak eta Euskal Herriko Txistularien elkarteak argitaratu dute 'Bermeoko Txistulariak, Musikarako Grina' diskoa. Abenduan jarriko dute salgaiBermeoko txistulariak ziren Larrinaga bandaren grabazio zaharrak bildu dituzte Bermeoko Udalak eta E...

Olaia Zabalondo

'Arquetipos de mujer' bakarrizketa eskainiko du Juana Lorrek Busturian

Emakumeak gaitzat hartuta landu duen obra dakar antzezleak Busturiko Kultur Etxera. Gernika-Lumon, aldiz, umorezko bakarrizketak eskainiko dituzte, Encomediadosen biraren baitanBidaia bat emakumearen erdigunera. Verne aipatuta, hala deskribatzen du Jua...

Bizkaiko Eskolarteko Igeriketa Txapelketa jokatuko dute bihar, Markina-Xemeinen

Txapelketan Bermeo, Berriz, Abadiño, Ondarroa, Lekeitio eta Markina-Xemeingo igeri eskolek parte hartuko dute. 10:00etan hasiko da igeriketa probak2001 eta 2008 artean jaiotako igerilariak hartuko ditu Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiak bihar, Bizka...

Eider Mugartegi
Gehiago