
Ainhoa Etxebarriak eta Ugaitz Alegriak Euskaldunan sortu duten proposamen berriak harrera beroa izan du, eta beste bi emanaldi izango ditu abuztuaren 26 eta 27an.

Sare eta Etxeratek deituta, 11 hondartzatan batu ziren herritarrak, euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko azken faseari bultzada emateko.

Lea Artibaiko eta inguruko ekoizleek beren produktuak saldu eta ezagutzera emango dituzte Itsasaurre plazan, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00etara.

Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazioak egingo dira Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Lekittarra eta Ondarroa, borrokan eta irmo, Getxo eta Castroko uretan; Oriok, berriz, bandera bana eta alde nabarmena sailkapenean

Txupinazoak, mus txapelketak, kontzertu andanak eta herri kirolak bildu dituzte Santiago eta Santa Ana jaiek, Ispasterko bihotzean

Barikuan plazaratuko dituzte aurkeztuko diren kideak, 19:30ean frontoi alboan egingo duten agerraldian.

Martxoaren 24a da Lea Ibarreko herriek antolatutako lehiaketan parte hartzeko azken eguna. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal ditu.

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak (Salto!) ekainaren 26tik uztailaren 4ra egingo dira, eta aurten ere ibiltaria izango dela aurreratu du Uemak.

Bilera barikuan [martxoak 3] egingo dute, 19:00etan, Iñigo Egiluz aretoan.

Saria Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena sailak eman du. "Sare honen bitartez elkarlanean jarraituko dugu tokian tokiko jasangarritasuna sustatzen".

Donostian, Bilbon eta Iruñean egingo dituzte mobilizazioak, zapatuan [otsailak 25].

Hasiera batean, aplikazioa lehiaketa-jardueretan parte hartzen duten Bizkaiko 38.000 eskola-kirolarien senideei eta jarraitzaileei zuzenduta dagoela esan dute.

Ispasterren zaldi mando proben 37. sariketa eta kintxopekoen 27.a egingo dituzte, bihartik hasita eta datorren martitzenera bitartean.