
Apirilaren 21etik 26ra bitartean Lauaxeta Ikastolak Señeak Bizkaia Rock Kanpusa hartuko du, 14 eta 17 urte bitarteko 20 musikari bizkaitarrei bost eguneko egonaldia eskainiz.

Kontserba fabriketan aritutako emakumeen lana balioan jartzen duen argitalpena egin dute Amaia Apraizek eta Maria Romanok, eta lan horretan oinarritzen den 'Beti eskamak kentzen' izeneko erakusketa ikusgai dago Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko aretoan. Dokumentu ofizialak, prentsa-artikuluak, argazkiak eta margolanen erreprodukzioak batzen dituen erakusketa apirilaren 25era arte egongo da zabalik.

'Beste modura, denona da onura' lelopean hasi du Errigorak udaberriko kanpaina atzo [martxoak 10]. Martxoaren 26ra arte abian izango da nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura jasotzeko aukera.

Helena Barrenetxea durangarra eta Arai Lejardi markina-xemeindarra III. Euskotren Winter Seriesko finalean egongo dira. Gizonezkoen Banakakoan, Xabier Barandika gernika-lumotarra Aritz Erkiaga ispastertarra baino gehiago izan da.

Lea-Artibai eta Mutriku Martxoaren 8ko aldarrikapenez bete dira; herri guztietan egin dituzte mobilizazio, elkarretaratze eta manifestazioak. Faxismoaren aurka feminismotik borrokatzeko aldarria izan da hainbat herritako irakurketen gakoetako bat. Ondarroako, Lekeitioko eta Markina-Xemeingo Udalek hainbat konpromiso hartu dituzte eurengan.

Ikusi martxoaren 8ko Emakumeen Egunaren inguruan antolatutako Lea-Artibai eta Mutrikuko herriz herriko egitaraua.

Eguaztenean erabakiko da Lea-Artibaiko bertsolari gazteek ze talderen aurka lehiatu behar duten finalaurrekoa.

Telesaila nerabe eta umeen artean edukitzen ari den arrakastaren aurrean, Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak bailaran bizi diren gurasoei telesailaren "eduki bortitzaz" ohartarazi die.

Azaroaren 11 da eskaerak egiteko azken eguna. Saskiak iazko udazkeneko berak dira: beltza (betikoa), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia); 55 euro, 65 eta 75 balio dituzte, hurrenez hurren.

Ohartarazi dute koltxoien etxez etxeko salmentan atzeman dutela praktika desegokiak, Urola Kostan; adinekoengana zuzentzen direla esan dute.

Iraitz Lazkano Uemako lehendakariak esan du hitzarmena sinatu duten hiru finantza erakundeen jarrera "eredugarria" dela.

Bosgarren edukiontzia ezarrita dagoen udalerrietako biztanleek hartu ahalko dute konposta.

Argazkiak, marrazkiak edo ordenagailuz egindako konposaketak bidali daitezke lehiaketara. Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 4a da.

Astebetean okerrera egin du Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoak. Ondarroa gune horian egotetik gune laranjan egotera pasatu da, eta Markina-Xemein 0 tasa edukitzetik gune horian egotera pasatu da. Joan den aste osoan 31 positibo erregistratu zituzten, duela bi aste baino 21 positibo gehiago. Erdiak baino gehiago Ondarroan erregistratu dituzte.