
Hainbat hamarkadetan zehar egindako neurketen ondorio nagusiak biltzen dituen memoria oso bat argitaratu dute.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, asteburuan ekintzaz bete dira eskualdeko herriak. Gaur [abenduak 4] da Ziortza-Bolibarko II. Bertso Paper Lehiaketan parte hartzeko azken eguna. Horrez gain, Berriatuan 'Teilatupean' antzezlana dago gaur, 14:30ean, eta domekan [abenduak 10] 'Tutum Platz' Jon Plazaolaren bakarrizketa.

Lea-Artibaiko artistek hainbat arloko nobedadeak aurkeztuko dituzte urteko plaza berezienetakoan: abenduaren 6tik 10era artean egingo duten 58. Durangoko Azokan.

Protokoloa oldarraldi judizialari «erantzun irmoa» emateko asmoz garatutako tresna da. Uemak aurrerapauso handitzat hartzen du «modu bateratuan» erantzun ahal izatea

Gaurko [azaroak 30] Greba Feminista Orokorra “historikoa” izan zela nabarmendu dute grebalariek: “Zaintza sistema publiko-komunitario baten alde izugarrizko urratsa eman dugu". Herriz herri hainbat ekimen egin dituzte egun osoan.

Barikuan hasiko dira ospakizunak eta ez dute etenik izango asteburu guztian. Antzezlanak, solasaldiak eta omenaldiak izango dira aurtengo protagonistak.

Lea-Artibaiko herrietan egun osoan egongo dira ekimenak. Goizean, herrietako elkarretaratzeak deitu dituzte. Eskualde mailako manifestazioa Markina-Xemeinen izango da, 18:00etan, Arkupetik hasita.

Labik astelehenean [urtarrilak 11] iragarritako neurri berriak eguaztenean [urtarrilak 13] sartuko dira indarrean. Neurri berriek, beste behin ere, zalantza asko sortu dituzte. Horren jakitun, BERRIAk gida bat prestatu du.

Lea-Artibai eta Mutriku mailan, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten herrien artean intzidentzia tasak gora egin du, Ondarroan ezik. Markina-Xemein ere gune gorrian sartu da. Atzora arteko datuen arabera, barikutik aurrera itxita geratuko lirateke Lekeitio, Markina-Xemein eta Ispaster.

Ondarroan ezik, gainerako herrietan intzidentzia tasak gora egin du barikutik domekara bitartean [urtarrilak 8-10]. Ispasterrek eta Lekeitiok gune gorrian jarraitzen dute, eta, ondorioz, bi herri horietan ostalaritza establezimenduak itxita jarraitzen dute.

Esan dutenez, urtarrilaren 5ean kalean alkoholdun edariak edaten ari ziren herritar horiek.

Kasu berriak Lekeition (5), Ondarroan (5) eta Markina-Xemeinen (1) atzeman dituzte. Lekeitio eta Ispaster gune gorrian daude, eta, ondorioz, bi herri horietan ostalaritza establezimenduak itxita daude. Ondarroako Artibai egoitzan gaur gaurkoz bi positibo daude.

Lekeition 3 positibo berri atzeman zituzten atzo [abenduak 17], eta 1 Ondarroan. Azken egunetako joerari eutsita, Lekeitioko intzidentzia tasa goraka doa; astelehenean 55,20ko intzidentzia edukitzetik 138,01eko tasa edukitzera pasa da.

Ondoko herrietan egingo dira elkarretaratzeak zapatuan [abenduak 19], 12:00etan. Besteren artean, Markina-Xemeingo Arkupe aurrean, Ondarroako Itsasaurre plazan, Aulestiko plazan, Lekeitioko Eskolapean, Etxebarriko Plaza Barrin eta Mutrikuko Beheko Plazan mobilizatuko dira herritarrak.