Ondarroako Aringaingan taldearen 10. urteurrena ospatzeko lasterketa ez lehiakorra egin zuten atzo [azaroak 15]. Guztira 125 emakume batu ziren, eta antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute.

Magosto jaia ospatu dute asteburuan Ondarroako Galiziar Etxeko kideek. Zapatuan [azaroak 14] Gaztaina Eguna ospatu zuten, eta domekan [azaroak 15] Enpanada Eguna.


Astelehen [maiatzak 27] goizean Ondarroako portuan izandako gasoil isurketa argitzeko eskatu du Eguzki talde ekologistak. Isuriaren iturburua zein izan litekeen ikertu, eta neurriak hartzeko eskatu diete erakundeei.

Europan lortutako botoekin, Bilbao Barandika jeltzale bermeotarrak beste bost urte europarlamentuan pasako ditu.

Kalea zabalik badago ere, mantenu lan txiki batzuk egitea falta dela aurreratu dute udal ordezkariek. Erreka bistaratzeko lanek ere martxa onean jarraitzen dute.

Mendexan, Munitibarren eta Ziortza-Bolibarren izan ezik, gainerako herrietan parte hartzea 5 puntu igo da, batazbeste.

Alkategai goiztiarrenak Aitor Odiaga (Markina-Xemeingo EH Bildu) eta Maria Dolores Etxano (Ondarroako EAJ) izan dira. Gehienek 12:00ak eta 13:00ak artean bozkatu dute. HITZAk jakin ahal izan duenera arte, momentuz ez da ezer berezirik gertatu.

Talentatu izeneko proiektua jarri du martxan Lea-Artibai eta Busturialdeako Kooperatiben Mahaiak Azaro Fundazioarekin elkarlanean; Egitasmoaren lehen urteari amaiera eman diote gaur Markina-Xemeinen.

Diotenez aldundiak pinuen gaixotasunaren aurka egiteko helikopteroz proba pilotu bat egingo du Ballestegi inguruan (Amoroto). Gune horretan inguruko herrietara bideratzen den ur hartunea dagoela diote. "10.000 biztanlek edaten duten ura kutsatzeko arriskua dago".
