Ondarroako Aringaingan taldearen 10. urteurrena ospatzeko lasterketa ez lehiakorra egin zuten atzo [azaroak 15]. Guztira 125 emakume batu ziren, eta antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute.

Magosto jaia ospatu dute asteburuan Ondarroako Galiziar Etxeko kideek. Zapatuan [azaroak 14] Gaztaina Eguna ospatu zuten, eta domekan [azaroak 15] Enpanada Eguna.


Aurrera Lekeitioren eta Aurreraren arteko partidurako autobusa antolatu du, doan. Eguna eta ordua zehaztu ez badituzte ere, autobusean izena emateko zerrenda zabalik dago

Iker Osak, Marta Garciak eta Maite Azpirik 1.600 euroko sari bana jaso dute Miren Alkorta, Maria Eugenia Lavin, Arraitz Urrosolo eta Esteban Markuerkiaga Zatozteko bazkideen eskutik.

Greba feminista 5 alorren inguruan antolatuko dutela iragarri du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Zaintza helburu nagusi bezala hartuta, “bizitza sostengatzeko ardura kolektiboaren eske” arituko direla azaldu dute.

Txapelketan parte hartzeko asmoa dutenek urtarrilaren 21a dute izena emateko azken eguna. Bizkaiko Bertsozale Elkartera deitu (94-681 22 11) edo posta elektronikoa idatzi behar da (bizkaia@bertsozale.eus).

Bigarren programan, berrikuntza gisa, marka pertsonala indartu eta lana bilatzeko orduan erreminta digitalen erabilera landuko dira.

Ezker Abertzaleko gazte antolakundeak ohar baten bidez jakitera eman duenez, euren gain hartu dute domekan Ondarroako Arta musturreko begiratokian dagoen monumentu frankistaren aurka egindako ekintza. "Monumentua herriko zati garrantzitsua izan da, gazteok antolatu eta bota dugun arte".

Nasa kaleko 3tik 19rako tartean lurra konpondu eta asfaltatzeko lanak egingo dituzte urtarrilaren 21etik otsailaren 3ra. Udal iturriek jakitera eman dutenez, tarte hori zirkulazioari guztiz itxita egongo da, eta hori dela, hainbat zirkulazio aldaketa egingo dituzte.
