Ziortza-Bolibar

Jaurlaritzak ebatzi du Verter Recycling dela zabortegiko eremuan sortutako kalte esanguratsuen arduradun

Hamar egun balioduneko epean ingurumen kalteak konpontzeko proiektua aurkezteko eskatu dio.

Markina-Xemein, Lekeitio eta Ziortza-Bolibar, eremu gorrian

Lekeitiok eta Markina-Xemeinek itxita egoten jarraituko dute, eta azken orduetan Ziortza-Bolibar ere eremu gorrian sartu da. Ondorioz, azken hori ere itxita egongo da, gutxienez barikura arte [urtarrilak 22]. Azken hiru egunetan 36 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun.

Abokatua

Arantza Bengoetxea: "Erasotzaileen jokaerak errepikatuta, erasotzaile bihurtzen dira ume batzuk"

Urte asko daramatza Bengoetxeak indarkeria matxista jasaten duten emakumeei aholkularitza juridikoa ematen. Familia aholkularitza zerbitzuan dihardu Lea-Artibaiko bi mankomunitateetan.

Lekeitio eta Markina-Xemein itxiko dituzte, gutxienez martitzenera arte

Eusko Jaurlaritzak gaur [urtarrilak 14] argitaratu du gune gorrian dauden herrien zerrenda eguneratua. Lekeitiok eta Markina-Xemeinek 830,22 eta 776,12ko intzidentzia tasa daukate. Ondorioz, bihartik aurrera [urtarrilak 15], bi herri horiek perimetralki itxita geratuko dira, eta ostalaritza establezimenduak ere itxi egingo dituzte.

Lea-Artibaiko egoitzetan ere hasi dira COVID-19aren aurkako txertoak jartzen

Markina-Xemeingo San Roken, Munitibarko Oizpen eta Lekeitioko Uribarren Abaroan hasi dira gaur txertoak jartzen. Azken orduetan 10 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 5 Markina-Xemeinen, 2 Mutrikun eta bana Lekeition, Munitibarren eta Ziortza-Bolibarren. Mutriku gune horitik laranjara pasatu da.

32. Lilatoia modu birtualean egingo da

Martxoaren 5eko 06:00etatik martxoaren 8ko 23:00ak bitartean egin ahalko da 5 kilometroko lasterketa. Parte hartzaileek erabakiko dute zein herritan egin lasterketa. Hemen izena emateko lotura!

Lea-Artibain gero eta hondakin gutxiago sortzen da

Azken urtean hondakin guztien kopuru osoa %3,7 gutxitu da, eta datuen arabera jaitsiera hori azken bost urteetan errepikatzen ari da.

21. Urdaibaiko Txakolin dastaketa egingo dute, etzi

FORUA // Foruko Muinogorri elkarteak 21. Urdaibaiko Txakolin dastaketa antolatu du domekarako. Busturialdeko txakolin ekoizle denak bilduko dira bertan: guztira, hamazortzi. Horien txakolinak dastatzen ariko dira Jon Andoni Rementeria, Bittor San Migue...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Desamortizazioak

Munitibar

Gaur batuko da Kanta Kanta Lorue, Goiko plazan

BERMEO // Ekainean ere ez du hutsik egingo Kanta Kanta Loruek. Aurrekoetan baino astebete beranduago bilduko bada ere, hitzordua jarria daukate. Hala, gaur, 20:00etan, Goiko Plazan elkartuko dira, eta bertatik, Torrronterorantz abiatuko dira, gero port...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Nazioarteko II. Flysch Organo Jaialdia, bihar

Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia bihar hasiko da, Mutrikun. 20:00etatik aurrera, Ana B. Garcia organo jotzaileak eta Josetxo Goia-Aribe saxofoi jotzaileak eskainiko dute emanaldia, Jasokoundeko Andre Mariaren elizan. Biharko emanaldia eta gero, hurre...

G.F.A.

Jazz doinuak gaur, Euskal Herria Museoko lorategian

GERNIKA-LUMO // Euskal Herria Museoak erakusketak baino gehiago biltzen ditu, eta gaur izango da horren adibide. Jazz doinuz jantziko dute museo ingurua, lorategian Jabi Alzola Quarteten kontzertu didaktikoa entzuteko aukera egongo baita 20:00etatik au...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Xistera Zirkuituko lehen txapelketa Markina-Xemeinen hasiko da gaur

Avia Xistera Zirkuituko sailkatze kinielak jokatuko dira gaur; finalak bihar izango dira. Zesta-puntagaz lotutako ekintza gehiago ere egingo dira asteburuan herrianXisterak jaialdi handiagaz amaitu zuen 2016ko zirkuitua Markina-Xemeinen, eta bertan eki...

Eider Mugartegi

San Pedro lepoan hartuta

San Pedro Eguna goi-goitik ospatu zuten atzo kostaldeko zein barnealdeko herri eta auzoetan. Urtero bezala, prozesioan atera zuten santua Lekeition, Bermeon eta Mundakan.Arrantzaleen patroi nagusiaren eguna goi goitik ospatu zuten atzo kostaldeko herr...

Eider Mugartegi/ Olaia Zabalondo

Emakumeen I. Berritxu Saria izango da domekan

Emakumeen I. Berritxu Saria jokatuko da domeka goizean, Berriatuan. Emakumeen Euskaldun Txapelketaren lasterketa izango da domekan lehiatuko dena, eta Berriatuko Txirrindulari Elkarteak antolatu du, Bizkaiko Federakundearen eta Euskadiko Txirrindularit...

Mikel Santiso
Gehiago