
Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa eta Mutrikuko udalek garbiketa indartu dutela iragarri dute. Kaleak eta hiri altzariak garbituko dituzte koronabirusaren arrastoak desagertarazteko.

Gaur [martxoak 23] goizean eman ditu azken datuak Eusko Jaurlaritzak. Mutrikun, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mendexan eta Ondarroan daude erregistratutako kasuak. Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban 2.421 pertsona kutsatu dira guztira.

Oraindik "okerrena iristear dagoela oraindik", esan du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Alarma egoeran igarotako lehenengo astea aztertu eta egoera larria dela nabarmendu du, eta herritarrek prest egon behar dutela datorren astean kutsatutakoen eta hildakoen kopuruak handitzen ikusteko.

Langileen osasun baldintzak bermatzearen alde egin dute sindikatuek, eta lantegiak ixteko eskatu. Langileak etxera bidaltzean langileen eskubideak bermatzeko ere eskatu dute

Errege Dekretuak bete-betean eragin die merkatariei. Erakunde publikoei laguntzeko eskatzeaz batera, normaltasunera itzultzerakoan herritarrei auzoko denda txikietan erosteko eskatu diete, "bestela komertzio txikiak desagertu egingo dira".

Portuko langileei enpresako lan baimenak eskatu dizkiete, eta sukarrik ez dutela egiaztatzen ibili dira. Ertzaintzak esan duenez, dagoeneko hiru isun ipini dituzte Lea-Artibai eskualdean, neurriak ez betetzeagatik.

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Lekeition, Markina-Xemeinen eta Mendexan daude positibo kasuak (atzora arteko datua). Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban kutsatutakoak guztira 1.190 dira. Osakidetzako erizain bat ere hil egin da sei egunez Bizkaiko ospitale batean egon ostean.

Ondarroako Luterl taldeko komikigile eta komikizaleak Getxon urtero egiten den komiki azokan egongo dira. Hain zuzen ere, gaur hasi eta domekara bitartean egingo den Getxoko XV. Komiki azokan erakusmahai propioa izango dute ondarrutarrek.Luterlekoek na...

Erroak Loran jaia egingo dute berriatuarrek azaroaren 26an. Eta jaiaren baitan egingo den indar janean parte hartzeko txartelak salgai daude, udaletxean. Txartelak erosteko azken eguna hilaren 24a da.Helduek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta 16 urt...


Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatarien elkarteak antolatuta dago lehiaketa. Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere bertso bat aurkeztu ahal duMarkina-Xemeingo Hemen be bai merkatarien elkarteak antolatutako bertso lehiaketan parte hartzeko epea mart...

SASKIBALOIA // Lointek Gernika Bizkaiako neskek Leongo (Espainia) Embutidos Pajariel Bembibre taldea hartuko dute asteburuan, Maloste kiroldegian. 18:30ean hasiko da partida. Gernikarrak 3. postuan daude, 14 puntugaz, eta Leongoak 6. postuan, 12 puntug...

FUTBOLA // Bermeok Getxoko taldea hartuko du asteburuan. Etxean jokatuko dute partida, bihar, 17:00etatik aurrera. Gernika Futbol Taldeak, aldiz, Zamudioko taldearen zelaia bisitatuko du. Gazituaga futbol zelaian izango da neurketa, bihar, 19:00etan.

BOXEOA // Kerman Lejarraga Morgako boxeolaria Bilbora bueltatuko da bihar, azken hilabeteetan etxetik kanpo ibili ostean. Hain zuzen ere, Kasillan egingo duten boxeo gauean, Georgiako Koba Karkashadze boxeolariagaz neurtu beharko ditu indarrak.

Aurten ere Mutrikuko Musika Bandaren bazkide izateko aukera zabaldu dute. Egitasmoaren helburua sinplea dela nabarmendu dute bandako kideek. «Herritarren artean musika zaletasuna bultzatzeko asmoarekin abiatu dugu bazkide kanpaina».Beste urte batez, ...