Korrika heldu aurretik, Korrika Txikiek berotuko dute giroa. Ostean, berriz, txokolatada egingo dute hainbat herritan. Autobusak antolatu dituzte Markina-Xemein, Lekeitio eta Ondarroatik.
Duela hilabete batzuk portuko obrak bertan behera geratu ziren, eta egoera berriaren aurrean, barne hausnarketa eta eztabaida egitea erabaki zuen Mutrikuko EH Bilduk. Lau ondorio atera dituzte.
Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik eskainiko dute Etxelilak hartuko duen umorezko ikuskizuna, eguenean [martxoak 21] 19:00etan.
EH Bilduko aniztasun zinegotziak arrazoi pertsonalengatik utzi du kargua. Ordezkoa nor izango den jakinaraziko du udalak erabaki "irmo" bat dutenean.
198 pertsonak parte hartu dute Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatutako krosean; eguraldia lagun, pozik agertu dira antolatzaileak izandako erantzunagaz.
Gaur [martxoak 16] Bizkaiko Kopako lasterketa lehiatu dute Lea-Artibaiko errepideetan. Goizean nagusien txanda izan da 43. San Gregorio Sariagaz.
Gaur [martxoak 16] lehiatu dute Euskaldun Kopako laugarren lasterketa Lea-Artibaiko errepideetan. Sari banaketaren ostean, Aitor Elordiri merezitako omenaldia egin diote iaz irabazitako bi txapelengatik
Atzo [martxoak 15] herriko kaleak hartu zituzten txikienek, euskararen aldeko aldarria zabalduz.
Gaur [martxoak 15] aurkeztu dute, martxoaren 23an eta 28an jokatuko dira partidak. Eraman enpresatik aurreratu dute beste Masters bat antolatuko dutela udan herrian.
Ulysses izena du AZTIk, Elecnor Deimos enpresak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean sortutako proiektuak. Itsaso eta estuarioetako zaborraren kutsaduraren datuak biltzea du jomuga.
Batzar orokorra egin dute elkarteko kideek, eta hurrengo urteetarako zuzendaritza taldea aldatu dute.
Munitibartarrek Udaberriko Agendaz gozatu ahalko dute martxoaren 20tik maiatzaren 24ra bitartean.
Izena Lekeitioko kiroldegian eman behar da; bihar [martxoak 20] da azken eguna.
Guztira 500 haritz landare banatuko dituzte, 10:00etatik 13:00etara, Karmengo iturriaren ondoan.
Markina-Xemeingo Uni frontoian elkartu ziren domekan [martxoak 17] herriko nahiz inguruetakoak. Antolatzaileak pozik geratu dira lortutakoagaz: "Jende asko etorri zen eta dena ondo atera zen".
Lekeitioko Kantakai Koralak eta Bilboko Akelarre Abesbatzak abestu zuten atzo [martxoak 17] Andra Mariaren Zeruratzea basilikan. Bi abesbatzek "maila zoragarria" erakutsi zuten.
Sustrai Colina, Josune Aramendi eta Miren Amuriza bertsolariek girotu zuten afaria. Antolatzaileak "oso pozik" geratu dira afariak izan duen erantzunagaz.