Artedrama topaketak hasteko ordu gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Antzerkigintza oihalaren atzetik ateratzeko prest dago. Apirilaren 9tik 14ra izango da ekitaldia, Aulestiko Udalaren eta Artedrama Euskal Laborategiaren (ADEL) ekimenez. Antolatzaileek diotenez, alde bien ahaleginari esker izan da posible beste urte batez antzerkiak lekua edukitzen jarraitzea Pazko Astean. Arrakasta ziurtatuta dago. VII. Artedrama Topaketak Apirilak 9, astelehena Obra: Maitasunaren arbola. Taldea: Joxe Mari Carrere Disziplina: Ipuin kontaketa. Lekua: udal aretoa. Ordua: 21:00. Sinopsia: «Ipuin ikuskari honek ibilbide bat proposatzen du munduko kultur ezberdinen mito eta ipuinetan barrena, sexu kontuak ahoan. Gero, erotismoaz hitz egiten hasi zen». Apirilak 10, martitzena Obra: Ispilua. Taldea: Aldatzen laguntzen. Disziplina: Antzerkia. Lekua: udal aretoa. Ordua: 21:00. Sinopsia: «Bi aktore agertokian: antzezlan bat nola prestatzen ari diren ikusten da. Egungo gizartean bikoteak askotan nola alkartzen diren ikusten da, larunbat gau batean alkartzen direnetik, euren bizitzak guztiz zuzenduta ikusten dituzten arte». Apirilak 11, eguaztena Obra: Tzimi. Taldea: Traboules. Disziplina: txotxongiloak. Lekua: udal aretoa. Ordua: 21:00. Sinopsia: «Txontxongilo bat hasten da bizitzen, eta poliki-poliki bere sortzaileari ihes egiten dio. Bien arteko topaketa filosofikoa da, bai, baita be zinez komikoa. Zeinek manipulatzen du bestea? Zer da boterea?». Apirilak 12, eguena Obra: Gabriel Gabrielle. Taldea: Atx teatroa. Disziplina: Antzerkia. [...]
Jose Pablo Arriaga eskultorearen Irlak eskultura erakusketa ikusgai egongo da Antsotegi hotelean maiatzaren 27ra arte. Irlak proiektuak hamairu eskultura biltzen ditu, bakoitza tamaina berekoa eta kanpora irekia. Markinar eskultoreak Eivissan bizi iz...
Legatz Eguna ospatuko da Ondarroan apirilaren 14an. Ekimenak, dena dela, aurretik hasiko dira. Apirilaren 12an hitzaldia izango da. 70-80. hamarkadetan legatzaren arrantzak Ondarroan izandako eragina izango da mintzagaia.
Urteroko osagaiekin prestatu ditu Kaltzakorta Irusta sendiak Galdonako jaiak aurten ere, inoiz hutsik egiten ez duten osagaiekin. Barikuan abiatuko dira, 38. Tute Txapelketarekin. Aurrekariak betez gero, 25 bat bikote ariko dira zein baino zein karta jokoan. Gauzak asko aldatzen ez badira, gainera, gizonak izango dira nagusi mahai bueltan. Aurreko hiru urteetan horrelaxe izan da, behinik behin. Tartean, baina, Azkoitiko emakume bi ariko dira. Pazko Astelehenean izango dira ekimenik gehienak, 12:00etako mezarekin hasita. Azpillaga eta Mañukortaren bertso saioak barre algarak ekarriko ditu gero, eta ostean, eguerdi partean, atsedenaldia. Nagusientzako herri kirol erakustaldiak aizkolari eta harri-jasotzaile ezagunak bilduko ditu beste behin ere. Eta euria egin ala ez, Gorritiren animalien saio berezia izango da arratsaldean, gaztetxoei hainbeste gustatzen zaien erakustaldia. «Ondarroatik eta Mutrikutik ume eta guraso asko etortzen dira», esan dute antolatzaileek. Eurek argi daukate: «Ondo pasatu nahi baduzu etorri, giro polita egongo da eta». EGITARAUA Apirilak 6, barikua 16:30. 38. Tute Txapelketa. Izena 16:15 aldera eman beharko da. Sei sari banatuko dira: 1. saria: bildots bi; 2. saria: bildots bat eta txanpan botila bi; 3. saria: bildots bat; 4. saria: lau txanpan botila; 5. saria: ardo kutxatila bi; 6. saria: ardo kutxatila bi. Izen ematea bikoteko: 15 euro. Kanporaketa zozketa bidez [...]
Mutrikuko Greba Batzordeak «arrakastatsutzat» jo du Mutrikun martxoaren 29ko greba orokorrak izandako erantzuna. «Inposatutako erreformari erantzun zabala eman zaio», adierazi du Mutrikuko Greba Batzordeak. Jakitera eman dutenez, herriko langile, d...
Azken urteko ikuslegoaren beherakada handiaren ondorioz, kolokan dago Ikusgarri zinemaren jarraipena. Zinea kudeatzen duen Fides Norte enpresak, aurrera jarraitzeko asmoz, elkarlanerako proposamen bat luzatu dio Lekeitioko Udalari eta erantzunaren zain...
Ondarroako udal euskara batzordearen logotipo lehiaketak badauka irabazlea. Martxoaren 27an batu ziren epaimahaikideak lan saritua aukeratzeko. Xabat Agirre ondarrutarraren diseinua izan zen bozkatuena.
Domekan Rayo Vallecanoren kontrako partiduan izandako lesioak –eskumako belauna bihurritu zuen– ligatik kanpo laga du Iñigo Martinez. Azterketa osagarriak egin eta gero, Realeko medikuek ondarrutarra zelan zegoen emon zuten jakitera herenegun egue...
Esteban Muruetagoiena Scola ondarrutarrari omenaldia egin diote Oiartzunen asteburuan, haren heriotzaren 30. urtemugagaz bat eginda. Udalak hala erabakita, Oiartzungo osasun etxeak eta haren ondoko plazak bertako mediku izandakoaren izena eroango dute ...
Bihar hasiko dira jokatzen Isuntzako hondartzan Lekeitio Futbol Taldeak antolatzen duen Plaieroen txapelketako Aste Santuko kanporaketak. Datorren eguaztenera arte arituko dira lehian taldeak eta aurrean geratzen direnek maiatzaren 20an izango den fina...