2013/11

Euriagaz ere, Berriatuako I. Kross Popularrak aurrera egin du

https://www.youtube.com/watch?v=inqgBwjMGvM Antolatzileek 30 bat lagun espero bazuten, I. Kross Popularra ia 40 parte hartzailegaz egin da. Esperotako orduan, 16:30ean, Berriatuko plazatik abiatu dira parte hartzaileak eta herriko kaleak eta auzoak zeharkatu dituzte. Lasterketa hasi aurretik, izena emateko aukera eduki dute herritarrek. Behin izena eman eta gero, beroketa lanekin hasi dira parte hartzaileak. Denaren gainetik umore ona zen nagusi Berriatuko plazan. Hori bai, guztiak zeuden zerura begira. Izan ere, lasterketa hasi aurretik ateri egon bada ere, lasterketa hasteko momentuan euria hasi du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Irrien Lagunek eta HITZAk abenduko jaialdira joateko gonbitea egin diete herritarrei

https://www.youtube.com/watch?v=g-czokV_4Zc Azaroaren 15ean, barikua, Irrien Lagunek eta HITZA erraldoiak Lea-Artibai eta Mutriku zeharkatu zuten. Mutrikutik hasi eta Ondarroara. Ondarroatik Berriatuara eta Berriatuatik Markina-Xemeinera. Azken geldialdia Aulestin egin zuten. Besteak beste, pertsonaiek, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren 10. urteurrena ospatzeko abenduaren 14an Mutrikuko kiroldegian egingo den jaialdira joateko gonbitea egin zieten herritarrei.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Motorzaleak Europako gorenean

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Gehiago